Berriak

30 urte borrokak uztartzen, Herriok burujabe!

Badira 30 urte Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalista jaio zela. Hamaika dira urte horietan guztietan burututako dinamikak, kanpainak, elkartasun-keinuak, eta nola ez, babestutako askapen-prozesuak. Herri mugimendutik, Euskal Herriko kaleak internazionalismoz bustitzea izan dugu helburu. Euskal Herria sozialista, feminista eta internazionalista eraikitze bidean, munduko herrien askapen-prozesuen bidelagun izateaz gain, gure herriko askapen nazional eta sozialari ere ekarpena egin nahi izan diogu, beti bezala joan-etorriko elkartasuna oinarri izanik.

Bainulariek hainbat hondartzatan sumatu dituzten azkurak alga-ugaritze kaltegarri baten ondorio omen dira: eta ez zuten horren berri emateko asmorik?

Eguzki.- Zergatik ematen dute azkura Kontxako urek?, galdetu zuen asteazkenean Eguzkik prentsa-ohar baten bidez. Bada, Donostiako Ingurumen zinegotzi Alfonso Diezek eman duen erantzunaren arabera, alga-bloom bat izan delako, hau da, hitz lauz, ALGA-UGARITZE KALTEGARRI BAT izan delako (1).

Arbeseko jaiak

31 osteguna
- 11:00: Meza San Martzial Ermitan, auzoko hildakoaren alde. Mezaren ostean, bisitaldi gidatua ermita eta inguruak ezagutzeko, Sagrario Arrizabalaga udal artxibozainaren eskutik.
- 17:00: Jaien hasiera, puztukiak askatuko dira Arbesko parketik.
- 17:00: Altxorraren bila.
- 18:00: Arbesko parkean, mahai-tenisa lehiaketa.
- 20:30: Irungo Udal badarekin kontzertua.

Donostian metroa geldeitzea eskatzeko elkarretatze jendetsua egin dute Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren aurrean

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, kasik ehun lagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Miramarren Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren aurrean Donostiako Metroaren Pasantearen aurkako oposizioa adierazteko. Goizeko 10etan hasi da protesta, “LA PASANTE ES UN DERROCHE: METROARI STOP! PARTEHARTZERIK GABE INPOSAKETA DA” zioen pankarta buruan.

Kale Nagusiko jaiak (San Ramon)

Data: 
Osteguna, Abuztua 31, 2017 - 00:00 -tik 23:55 -ra
Non: 
Irungo Kale Nagusia

- 08:00: Diana
- 11:00: Meza. Siervas de Jesusen Kaperan
- 11:45: Santuaren jeitsiera
- 12:15: Anakako Kofradiaren emanaldia
- 12:30: Salda
- 12:45: Atzokoak Abesbatzaren emanaldia
- 13:00: Triki Txopereoa
- 14:15: Bazkari herrikoia
- 17:45: Aurpegi margoketa
- 18:00: Kondu kontari ONDARE
- 18:30: Umeentzako Txokolatada

Irungo EH Bildu CBA (Liburutegiko) langileen egoeraren aurrean

fotoIrungo EH Bildu.- Aurreko maiatzean, Irungo EH BILDUtik CBA liburutegiko erabiltzaileei arreta emateko dauden langileen lan baldintza eta egoerari buruzko kezkak kaleratu genituen. Ordurako udalak abian zuen zerbitzuaren azpikontrataziorako esleipen-prozesu berri bat ondorengo bi urtetarako, azken kontratazio-aldia bukatzear zegoen eta.

Satorralaiak abuztuaren 29an elkarretaratzea deitu du Miramarren Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren aurrean Metroaren pasantea gelditzea eskatzeko

Satorralaia bizilagunen mugimenduak elkarretaratzea deitu du  datorren abuztuak 29 asteartean Miramarren Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren aurrean Donostiako Metroaren Pasantea gelditzea aldarrikatzeko.

Orriak