Berriak

Zerbitzuen munizipalizazioa bai, lanpostuen defentsa ere bai!

Errenteriko TAO.jpgErrenteriako T.A.O-ko langileak.- Dagoeneko ezaguna den bezala, Errenteriako udal gobernua osatzen duten EH Bildu eta Irabaziz-ek T.A.O zerbitzua munizipalizatzeko erabaki hartu dute. 25 urtez esku pribatuen gestiopean egondako zerbitzua udalak kudeatuko du urtarriletik aurrera. Honaino, hala esanda, dena ondo. Baina non sortzen da arazoa? Non dago gatazka? Ba hona hemen gakoa: orain arte eskeinitako zerbitzuaren atzean pertsonak gaude, urte luzez lanean eta borrokan jardun dugun langileak, eta hala den heinean ezin uler daiteke nola udal gobernu batek halako erabakia har dezaken langileon lanpostuen mantentzea bermatu gabe.

Mugaz gaindiko garraio iraunkorra bultzatzeko proiektua onartu du Partzuergoak

Uztailaren 7ko azken Batzorde Orokorrean aurkeztutako proposamen guztiak onartu ditu, aho batez, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak.
 
Horien artean, azpimarratzekoa da Smartmob proiektua burutzeko finantziazio konpromisoa hartu duela, INTERREG V-A ESPAINIA-FRANTZIA-ANDORRA (POCTEFA 2014-2020) lurralde kooperazio programaren baitan.

Enrike Lekuona zendu da

Orain dela hamabost egun Bentako karroan dagoen Mariñel itsasontzia bisitagarri jartzeko atontzen ari zenean istripua izan zuen Enrike Lekuonak.

Gorpua bihar eta etzi Irungo tanatorioan izango da eta datorren uztailaren 22an emango zaiola merezi duen azken agurra Hondarribian.

Lapitze-Elitxu auzoko jaiak 2017

Data: 
Osteguna, Uztaila 13, 2017 - 11:00 -tik Astelehena, Uztaila 17, 2017 - 22:55 -ra
Non: 
Lapitze-Elitxu

13, osteguna
 - 11:00: Futbol txapelketa Pio XII.a plazan auzoko gazteek kale hezitzaileekin babestua
 - 12:00: Jaien hasiera.
 - 12:30: Luncha auzo elkartean auzoko naguzientzat.
 - 16:00: Futbol txapelketa Pio XII.a plazan auzoko gazteek kale hezitzaileekin babestua
 - 17:30: Haurrentzako tailerrak eta Goyo Magoa emanaldia Alai Txokon.

Plasticos Alaiko langilearen heriotza salatzeko kontzentrazioa burutu dute gaur goizean

Iragan den astean Irungo Plásticos Alai enpresan lanean ari zela saku batzuk gainera erorita ito zen langilearen heriotza salatzeko kontzentrazioa egin dute gaur Irunen, ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek. Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea lelopean elkarretaratu dira.

Enpresako komiteak deitutako deialdira Irungo EHBILDUtik eta Sí se Puede Irun / Ahal Dugu Irun batu egin dira.

SPI: Katea auzoko enpresan hil den langileari buruz

fotoSí se Puede Irun Udal Taldeak eta  Irun Ahal Dugu-k egunaren lehen orduetan Kateako enpresa batean hil den langilearen familia babestu eta doluminak eman dizkio

SPIk eta Irun Ahal Dugu-k egunaren lehen orduetan Plasticos Alai enpresan hildako langilearen familia babestu du eta doluminak eman dizkio. 700 kiloko plastikozko poltsa bat gainera erortzearen ondorioz hil da langilea.

"Irun eta Donostia artean hirugarren haria eraikitzeko lanak direla eta sortzen diren kalteak arintzeko, neurriak hartzeko eskatzen diogu RENFEri"

foto Sí Se Puede Irun Udal Taldeak garraiobide publiko alternatiboak abian jartzeko eskatu dio Renferi kalitatezko zerbitzu publikoa bermatzeko, Irun eta Donostia artean eraiktzen ari den hirugarren hariaren lanak egiten ari diren bitartean. Izan ere, lan horiek kalteak sortzen ari dira bi hiri horien artean trena erabiltzen duten pertsonen kasuan.

Orriak