Berriak

Irteera moteraren lehen edizioa eta erabakitzeko eskubidearen aldeko jaia

IMG_20170521_094844.jpgAtzo igandean, Irunen, 156 moto-zale 90 motorren gainean, GURE ESKU DAGOk antolatutako “Motorrak Berotzen 2018” ekimenaren lehengo edizioan hartu dute parte.

Ekimen berritzaile bat erabakitzeko eskubidearen alde, Irun herrian, non « Hartu Hitza » plataforma plurala 2018an kontsulta bat dei egiteko egokitasunari buruz eztabaidatzen ari dela.

Anakako jaiak 2017

Data: 
Osteguna, Maiatza 18, 2017 - 19:00 -tik Astelehena, Maiatza 22, 2017 - 23:45 -ra
Non: 
Anaka

Osteguna 18
 - 19:00: Ateak irekita: Urtean zehar Auzo Elkartean antolatutako ikastaroetan eginiko lanak ikusgai egongo dira elkartearen egoitzan.
 - 19:00: Anakako elizan, “Belaskoeneako Umeen Abesbatza”ren Kontzertua.

Ostirala 19
 - 17:00: Umeen Margo Lehiaketa: Elkartearen egoitzan. Merienda emango zaie. Maila ezberdinak.

Asturiaga hondartzan segadan bi gazte erahildakoak gogoratuko dituzte larunbatean

Data: 
Larunbata, Maiatza 20, 2017 - 12:00 -tik Igandea, Maiatza 21, 2017 - 11:55 -ra
Non: 
Asturiga edo fraileen hondartza

Larunbat honetan 43 urte beteko dira 1974ko maiatzaren 20an Asturiaga edo fraileen hondartzan poliziak eta guardia zibilak prestatutako segada batean bi gazte erahil zituztela.  Ezbehar hori ez dadin ahaztu larunbat honetan 12tan Asturiga edo fraileen hondartzan ekitaldi xume bat egingo da.

Landetxako jaiak -II- 2017 (19,20,21)

Data: 
Ostirala, Maiatza 19, 2017 - 17:00 -tik Igandea, Maiatza 21, 2017 - 23:45 -ra
Non: 
Landetxa

Ostirala, 19
- 17:15: Pregoia eta txupinazoa.
- 17:30: Txokolatada eta merienda.
- 18:00: Pailazoak.
- 18:00: Jolasa (8-12años).
- 19:00: Txaranga auzotik.
- 19:00: Buruhaundiak Arbiun plazatxoan.
- 19:30: Kolore jaia.
- 20:00: Pintxo potea txosnan eta tabernan.
- 21:00: Koadrilen afaria AE.an.
- 23:00: Diskofesta.

Larunbata, 20
- 09:00: Diana auzotik.

Pertsona Ekintzailearen Eguna ospatzeko bat egin dute Eskualdeko LH zentroek, Tknikak eta Bidasoa bizirik-ek

Pertsona ekintzailearen egunaren harira, promozio jarduera ezberdinak antolatu dituzte Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, eta Tknika, LHII Bidasoa, IES Plaiaundi eta IES Irungo La Sallerekin batera. Gaur hasi da ekimena Plaiaundi Institutuan, eta bihar, Bidasoaren eta Irungo La Salleren txanda izango da.

2017-05-17 Ezker Gantxoa

Kaixo!! Gaurkoan Lapiko Gorria atalean 3 gai nagusi izan ditugu: Usurbileko Urbil merkatal zentroko zine aretoan egondako "eragozpena" euskararekin, Oria ibaian egondako ixuria eta Maiatzak 15ean Nakba-ren oroitzapena. Jarraian bi elkarrizketa nagusiak izan ditugu, batetik Tosu Betirako kolektiboko kide den Odei izan dugu gurean eta Getxoko zonalde hontan duten gatazka azaldu digu. Bestetik Labore Txingudi-ko kide den Dornaku-k pasaden larunbatean ateak ireki zituen denda berriaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Gaurko esaldia: "Niri tiro bat emateko duintasuna izan dezazuen gustatuko litzaidake"

Hondarribiko musika eskola kolokan!

Hondarribiko EH Bildu.- Hondarribiko musika eskolaren jarraipena kolokan egon daiteke. Irakasleak azkeneko bi hilabeteetan ez dute lansaririk jaso, eta aurrera begira ere ez dago finantza baliabiderik. Zuzendaritzan gauza zikinak zeudela-eta, irakasleak esku-hartu eta zuzendaritza berria osatu dute, lehengoak kalera botaz.

Orriak