Berriak

Ekainaren 1ean, ikasturteko azken bertso-gaua: Txingudi I VS. Txingudi II

Data: 
Osteguna, Ekaina 1, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Bereziak izaten dira ikasturte amaierako bertso gauak, ezbairik gabe, eta berezia izan nahi du aurtengoak ere. Gipuzkoako Herriartekoan ibili dira  Txingudi I eta Txingudi II taldeak, beste 34 talde gehiagorekin lehian, baina lehen aldiz igoko dira bi taldeak batera oholtzara, jendeaurrean. Batera oholtzaratu? Aurrez aurre jarri? Nork daki?

Irungo PSOEk udala sare elektrikoaren bezero izatea aztertu zuela isilean gorde du

Sí se puede Irun. -Gure taldeak hainbat proposamen aurkeztu zituen duela aste batzuk energiaren iraunkortasunari buruz. Prposamen horietako bat zen sare elektrikoaren bezero izatea, bitartekaririk gabe, Iberdrolarekin edo beste edozein banatzaile edo komertzializatzailerekin kontatzeko beharrik gabe. Zalantzarik gabe, alderdi politikoen artean aztertzeko eta eztabaidatzeko aukera bat zen.

Eskaintza anitza ekainean El Espazion, gakoak enplegua bilatzeko, hobetzeko edo autoenpleguari ekiteko

Ekainerako bost jarduera antolatu dira. Langabezian dauden eta modu aktiboan lana bilatzen ari diren hiritarrei zuzenduta daude, baita haien lan egoera hobetu nahi duten langileei ere. El Espazio bulegoetan burutuko dira denak, Anaka kaleko 27.ean.

Tailerrak

EH Bildu biziberritzeko prozesua

Datorren astelehenean, hilak 29, arratsaldeko 18:30etan, Muara aretoan, EH Bildu biziberritzeko prozesuari buruzko foroa antolatu du Bidasoko EH Bilduk.

Foro honetan, Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramailea den Maddalen Iriarte eta Haritz Perez EH Bilduren Gipuzkoako herrigintza/udalgintza koordinatzailea arituko dira.

Hemen dira VII. formakuntza saioak! Ekainak 3-4 Gernikan

Data: 
Larunbata, Ekaina 3, 2017 - 00:00 -tik Igandea, Ekaina 4, 2017 - 23:55 -ra
Non: 
Gernika (Astra)
Antolatzen du : 
Askapena

Pasa den urtarrilaren amaieran aurkeztu genituen Askapenaren 2017ko brigadak, “30 urte borrokak uztartzen” lemapean. Berrikuntzez josirik etorri da aurtengo kanpaina, bai brigadetan joango garen lekuen aldetik zein aurkezpen fase honetan buruturiko hitzaldi kopuruari dagokionez ere.

Behin aurkezpenak burututa eta izen emate epea itxita, formakuntza saio batzuk egingo ditugu datorren ekainaren 3 eta 4ean Gernikako Astran, urtero bezala “Herri jantzia, garaipenaren hazia” lemapean.

Metroaren inposaketa arbuiatu dute hainbat herritarrek Donostiako Udalbatzan

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, hamarnaka pertsonek protesta egin dute gaur eguerdian Donostiako Udalbatzan Metroaren pasantearen proiektuaren inposaketa arbuiatzeko eta erakundeek eztabaida publikoari eta gizartearen partehartzeari uko egin diotela salatzeko.

“Eskola kirolaren festa”, Irun, Hondarribia eta Hendaiaren arteko lotura gisa

“Eskola kirolaren festa”ren beste edizio bat burutu zuen atzo, maiatzak 24, Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako ikasleak biltzeko asmoz. 2014az geroztik egiten da ekimena, eta ohi den moduan, FICOBA Erakustazokan izan da, 15:00etatik 19:00etara.

Hendaiako XIV. Presoen aldeko Futbol 7 txapelketa

Data: 
Larunbata, Maiatza 27, 2017 - 00:00 -tik 23:55 -ra
Non: 
Ondarraitz futbol zelaian

- 08:30ean Txapelketako lehen partiduak

- Haurren txokoa (11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara)

- 10:30ean “Kartzela, emakumea eta maitasuna” mahai ingurua

- Motxilaren umea dokumentala

- 12:00etan Imuntzo eta Beloki

- 14:30ean bazkaria

- 17:00ean Sakatu elektrotxaranga

- 20:00ean kontzertuak: Erokomeri, Anestesia eta Bad Sound System

Orriak