Berriak

Bardeako maniobra militarren aurrean, NATOri ez!

Hegazkin militarrak Bardea bonbardatzen ari dira berriz ere. Gaur eta bihar arituko dira “benetako armamentua” erabiliz praktika militarrak egiten, baina oraingoan ez dakigu zein ejertzito ari den. Bardeako Juntak egun bat lehenago egin du abisua, poligonoaren inguruko pistak itxiko direla esanez soilik, informazio gehiago eman gabe.

Preso gaixoen askatasunaren alde hainbat deialdi asteburu honetan

Espainiar eta frantziar estatuetako espetxeetan «alarma guztiak» piztu dira azken egunetan Oier Gomez, Ibon Iparragirre eta Manu Azkarate euskal preso politikoen inguruan jaso diren berriak.

Oier Gomez Pitie Salpetrieko ospitalean dago, biopsia baten zain, Ibon Iparragirrek bi eraso jasan zituen 24 ordutan Alcala Mecoko espetxean eta Manu Azkarate tolosarra ere ospitaleratu egin behar izan dute.

Mozal Legeaz baliatu da Eusko Jaurlaritza Donostian hainbat herri mugimenduk “Demokrazioa Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala”ren atarian egindako elkarretaratzea zigortzeko

Joan den azaroaren 16ean,  hainbat herri mugimenduko 200 lagun inguruk elkarretaratzea egin genuen Donostiako Udaletxearen Alderdi Ederreko terrazaren ondan,  hain zuzen ere egun hartan Donostiako udaletxean “Demokrazioa Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala”aren  hasiera ekitaldia zela eta.

Eskualdeko herrien arteko olinpiadak

Data: 
Igandea, Otsaila 12, 2017 - 11:00 -tik Astelehena, Otsaila 13, 2017 - 10:55 -ra
Non: 
Orereta, Zumardian
Antolatzen du : 
Oarso Bidasoako Ernai

Otsailaren 12 goizeko 11:00tan eskualdeko herrien arteko olinpiadak Oreretan, animatu eta sortu dezagun Bidasoako taldea!!! Izena emateko Leize (Hondarribi) eta Hazia (Irun).

Hondarribiko Sorturen oharra Emiloren askatasunaren aurrean

Atzo Emilio Castillo Hondarribiko euskal preso politikoa aske utzi zuten.  

Gure ongi etorririk beroena  eskeini nahi diogu eta, preso egon den garaian bezela, kanpoan ere gure laguntza osoa eskeiniko diogula adierazi nahi diogu.

Familiari besarkada bat bidaltzen diogu eta disfruta dezatela Emiliorekin batera garai berri honetaz.

Kazerolada: KONPAINIA ELEKTRIKOEN GEHIEGIKERIEI AURKA EGITEA. Bihar Anzaran

Data: 
Asteartea, Otsaila 7, 2017 - 19:30
Non: 
Plaza Anzaran, Irun

basta de abusos2.pngArgiaren igoera ikaragarria dela eta, datorren asteartean, otsailak 7, eta otsaileko gainerako astearteetan, 19:30ean, lapiko jotzea egingo dugu Irungo kaleetan zehar. Ez baduzu nahi edo joaterik ez baduzu, atera zaitez balkoira pasatzen garenean eta egin ezazu zarata.

Bertsotruk: Txingudi-Algorta. Otsailaren 11n, Erlaitz Elkartean

Data: 
Larunbata, Otsaila 11, 2017 - 14:00 -tik Igandea, Otsaila 12, 2017 - 13:55 -ra
Non: 
Irungo Erlaitz Elkartea

Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) lagunak hartuko dituzte Irunen Txingudikoek, aurten Bertsotruk diamika dela-eta burutzera doann hirugarren saioan.

139 langabe gehiagorekin hasi da 2017

Datuen arabera, azken hilabetean 139 pertsonatan igo da langabezia Behe Bidasoan. Zehazki: 102 pertsona Irunen eta 37 Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 4.101 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %14,3 hain zuzen.

Hondarribian, gaur egun 739 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Orriak