Berriak

Otsailaren 2an, urteko bigarren bertso-gaua

Data: 
Osteguna, Otsaila 2, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Gainean dugu dagoeneko otsaileko Kabigorriko bertso-gaua ere. Aitor Errazkin irundarra, Aitor Albistur oreretarra, Aitor Sarriegi beasaindarra eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” oiartzuarra ariko dira bertso kantuan, Egoitz Zelaia hendaiarraren aginduetara.

Saioa arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Bidasoaldeko Kabigorri Ateneoan.

Si se puede Irun-ek Irungo klausula sozialen araudia Gaztela Mantxako araudiaren kopia bat dela salatzen du

Legegintzaldi honetan mahai gainean egon den gai izarretako bat klausula sozialen araudia izan da. Askotan, hemen gauden bi taldeok, Irungo EHBildu eta Si se puede Irun, eskatu izan diogu udal honi klausula sozialen sistematizazioa, kalitatezko enplegua eta ikuspegi sozial batetik kontratazio publikoa sustatzeko.

AAM-ak Donostiako Antiguo auzoko jaietan bere mugimenduko hainbat militantak erasotuak izan dirala salatu du

Gaur hemen elkartu gara, lehengo astean, gure mugimenduko gazteek eta euren inguru hurbilekoek jasotako eraso koldarra eta egoera honetara iritsi aurretik, 2015 geroztik, Antiguo auzoan Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek jasan dituzten mehatxu, boikot, eta beste hainbat jarrera nazkagarri salatzeko eta argitzeko, hauek gure kideak auzo eta hainbat esparrutatik baztertzeko asmotan egin dira.

ZIRTAKA PONENTZIAREN AURKEZPENA

Data: 
Larunbata, Otsaila 4, 2017 - 17:30
Non: 
Hazia Kultur Elkartea, Peña kalea 8 zebakia (Irun)
Antolatzen du : 
Bidasoako Ernai

Datorren Otsailaren 4ean arratsaldeko 17:30tan ZIRTAKA PONENTZIAREN eztabaida gauzatuko dugu Irungo Hazia Kultur Elkartean. Independentzia, Sozialismoa eta Feminismoaren baitan kokatzen den gazte oro dago gonbidatua eztabaidan parte hartzera, denon iritziaz gazte estrategia finkatu eta gazteon borrokaz garaipena!!! ANIMATU ZAITEZ!!!

Hiruk N-Ieko bidesariarekiko erabateko aurkakotasuna adierazi nahi du eta Bide Azpiegitura diputatuaren adierazpenak salatzen ditu

Azken egunetan Gipuzkoako Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatuak esandakoak gure pazientziarekin  amaitu  du.  Urte  askotan zehar eta Aldundian agintari desberdinekin, bertako garraioari N-Iean bidesaria jartzeak egingo dion kaltea salatu dugu. Orain arte oso gutxik, edo inork, ez du ulertu garraioa bezalako sektore estrategiko baten garrantzia. 2007tik prekarietaterantz doan garraioaren garrantzia, jada nahiko arazo dituen sektore baten garrantzia.

“Bidazi” elkarteak diru-laguntza kanpaina abian jarri du, bere proiektuan aurrera pausoak eman ahal izateko

Zer da Bidazi?  Herritarrek herritarrentzako sortutako elkartea da Bidazi. Bidasoaldean hedatua, bertako baserritar, familia eta ekoizle ttikiak elkartzen dituena, haien osasunari garrantzia ematen diotelako eta eskualde hobe bat eraiki nahi dutelako, bertako ekonomia bultzatuz, lanpostu duinak sortuz eta lehenengo sektorea biziberrituz.
 

Kalapiek GPSaren erabilera eta oinarrizko mekanika ikasteko ikastaroak antolatu ditu

OINARREZKO MEKANIKA IKASTEKO IKASTAROA
Kalapiek oinarrizko mekanika ikasteko ikastaroa antolatu du hurrengo datarako:

    Egunak: Otsailak 20,21 eta 23an (astelehen, astearte eta ostegunean).
    Ordutegia: 18:30-20:30
    Salneurriak: 20 € bazkide ez direnentzat. Bazkideak dohain egin dezakete.

Orriak