Berriak

Euskal Jiran Foro Irun XXI - Hogeitabat elkartearekin

Foro Irun XXI - Hogeitabat.- Bidasotarrak, 2016ko Irungo Euskal Jiran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gure gurdian hain zuzen ere.

Gure lehen parte hartzea da festa honetan eta 1846ko abuztuaren 9an jokatutako pilota partida gogoratuko dugu.

Jira baino lehen bazkari bat antolatu dugu ere (kontsultatu erantzitako kartela). Bazkal ostean eta  Kalejiran, Euskal Jiraren hasierara abiatuko gara.

Bidasoa Folk-ek beste urte batez Txingudiko Badiako hiru hiriak elkartuko ditu

Irun, Hondarribia, eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoaren bidez, Bidasoa Folkaren XVI edizioa antolatu dute. Irun, Hondarribia, eta Hendaian egingo dira kultura anitzeko 7 kontzertu abuztuaren 19, 20, eta 21ean.

Behobiako jaiak 2016

Ostitala 29
- 17:00: Margo lehiaketa haur eta gazteentzat, Plaza txikian edo Auzo Elkarteko lokalean, 14 urte artekoentzat.
- 18:30: XXVIII. Nazioarteko Hirukoen Lehiaketa, "Baloi bakar bat ere ez barrura" Plaza txikiko NBAko talde onenen eskutik.
- 18:55: Ezkil hotsa jaien hasiera ofiziala adierazteko.

Ostegunean erraustegiaren kontrako konzentrazioa

Data: 
Osteguna, Uztaila 28, 2016 - 11:00 -tik Ostirala, Uztaila 29, 2016 - 10:55 -ra
Non: 
Donostiako Gipuzkoako Plaza

GHKk ostegun honetan -uztailak 28a- Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren baldintza-plegua, onartu nahi du, Foru Aldundian egingo duten bileran.

Erabaki hori garrantsitsua eta arriskutsua da gipuzkoarron poltsiko eta osasunarentzat,zeren hipotekatu nahi gaituzte 2051 urte arte.

"Maputxeen egoeraren berri emateagatik, Txiletik kanporatu ninduten" Iban Gartzia Rubio.

Pasaden ostiralean, mapundungun hizkuntza ikasteko barnetegi batean zegoela Txileko poliziak atxilotu eta erretentzio zentro batean sartu zuten. Larunbata gauean hegazkin batean sartu eta Espainaratu zuten. Iban Gartzia Euskal Herrira iritsi zen pasaden igande eguerdian. Berarekin hitzegin dugu eta gertatutako guztia azaldu digu.

Hazia 24 urte

Data: 
Larunbata, Uztaila 30, 2016 - 00:00 -tik 23:55 -ra
Non: 
Hazia

Datorren uztailaren 26an Hazia Kultur Elkarteak 24 urte beteko ditu. 24 urte hauetan eginiko ibilbidea luzea eta emankorra izan da, horregatik urteurrena ospatzeko antolatu dugun egitarau mardula aurkezten dizuegu:

  -  9:30 MENDI IBILALDIA (Haziatik hasita)
  - 12:30 APERITIFA (Hazia kanpoan)
  - 14:30 BAZKARI HERRIKOIA (txartelak hazian salgai 15€)
  - 18:00 TRIKI-BERBENA (Elizagoien ahizpekin)

Orriak