Herrira-ren Konzentrazioa: Azken ostirala
Lekua: Zabaltza Plaza
Antolatzaile: irungo herri bilgunea
- Gehiago irakurriHerrira-ren Konzentrazioa: Azken ostirala -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1555 irakurketak
- Castellano
Lekua: Zabaltza Plaza
Antolatzaile: irungo herri bilgunea
Txingudi Anti Sexistak (TAS) plataformak antolatutako kontzentrazioa baten berri eman nahi dizuegu. Teresa Egurrola, Araiako bizilagunaren hilketa salatzeko kontzentrazioa deitu du plataformak, osteguna 29 arratsaldeko 19:30tan Irungo Zabaltza plazan izango da.
Hemen bildutako eragileok euskarak gure herrian duen presentzia urriaz kezkaturik, eta beronen normalkuntza prozesuan eragiteko asmoz, duela hilabete batzuk biltzen hasi ginen. Hala, hastapen hartan, Antxeta Irratia, Betti-Gotti euskara taldea, EKT euskal kultur taldea, Irunabar Bertsolarien Elkartea, Irun Iruten euskara taldea eta Irungo AEK euskaltegiko kideok hasi ginen batzen.
Ezbairik gabe, asko dira sortu berri den talde honen helburuak, baina lanean nonbaitetik hasi behar, eta Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, hainbat kultur ekitaldiz osatutako astea antolatzeari ekitea erabaki genuen. Horrela bada, beste eragile batzuekin harremanetan jarrita, Irungo Udala batu zitzaigun egitasmo honetara, baita geroago, Irungo Atsegiña, Motor Elkatea eta Luma ere.