Hondarribiko hirigintza-plana deuseztatzen duen laugarren epaia ebatzi dute epaileek
Abotsanitz.- Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren bigarren atalak Hondarribiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) buruzko laugarren epai deuseztatzailea eman du. Kasu honetan, Jaizkibel SA enpresak aurkeztutako errekurtsoari erantzuten dio.
Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan.- Bidasoko Deportatuak | Erakusketa ibiltariaren baitan, Etxahun Galparsoro historialariak III. Reichera deportaturiko hego euskal herritarrei buruzko hitzaldia eskainiko du heldu den ostiralean, urtarrilak 29. Solasaldia Oiasso Museoan bertan eskainiko da, arratsaldeko 19:00etan.
Bidasoko M8 Asanblada Feministak erabateko gaitzespena adierazten du Aizarnazabalgo 32 urteko Aintzane Pujanaren hilketa dela eta. Ez ditugu hemen errepikatuko gertaeraren inguruabarrak Aintzaneren familiarekiko errespetuagatik, baina Aintzaneren bizitzarekin amaitu duen ekintza doilor eta nazkagarriarekiko gure errefusik sakonena adierazi nahi dugu.
Espero dugu legearen zama guztia gainera erortzea eta egindakoagatik ordaintzea.