V. Gazteen Literatur Lehiaketa Errepublikarra

cartel

Aurten ere “Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarren Elkarteak “V. Gazteen Literatur Lehiaketa Errepublikarra”ren deialdia egiten du. 

Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez ere gazteen artean. Balio horien artean daude esate baterako Berdintasuna, Senidetasuna, Askatasuna, Laikotasuna, Solidaritatea, Justizia sozial, ekonomiko eta politikoa eta abar.

Balio horiek jasoko dituzten narrazio bat, ipuin bat edo holakoren bat egin behar da.  

10-25 urte bitarteko gazteei zuzendua da, eta hiru kategoria bereizi dira: 10-12 urte artekoak (Lehen Hezkuntzako 3. zikloa), 12 - 16 urte artekoak (Bigarren Hezkuntza) eta  16 - 25 urte artekoak.

Sariak Elkar, Oskarbi liburudendetarako eta Queens dendarako erosketa-txartelak izango dira; 300 euroko, 150 euroko eta 150 euroko balioa izango dute hurrenez hurren 1., 2. eta 3. kategoriarako.

Lanak 2012/12/01etik 2013/03/15ra arte hartuko dira.

Lehiaketaren oinarriak hemen aurkitu ahal dituzu: asociacionrepublicanairuensa.org helbidean; Elkartearen egoitzan Arbelaitz, K. 3 Behea, Irun); edo 669 075 423 telefonora deituta. 

Etiquetas: