"Barrura begiratzeko leihoak" filmaren emanaldia Hendaian

Barrura Begiratzeko Leihoak euskal presoen inguruko unibertsoari buruzko film luze dokumentala izango da, lau/bost istorio labur independentek osatua. Lau/bost zuzendari ezberdinek hartuko dute parte bertan, subjektibitatetik lan eginez, sarri ezkutatua izan den errealitate sozial hau modu gizatiar batean erakusteko asmoarekin.

Emanaldia hilak 17, 20:30tan Sokoburuko Antoine D´Abbadie gelan izango da. Sarrera mugatua da eta 5€ baliodu.  Sarrerak Xaia, Maitena eta Txirimirin salgai daude.