231 arrazoi ditugu ibiltzen jarratitzeko…

KartelaTxingudi Anti Sexista.- Azaroaren 25ª berriro heltzear da. Egun hauek momentu batez dugun aktibitate frenetikoaz gelditzeko, eta balantzeak eta hausnaretak pixkat lasaiago egiteko aukera ematen digute. Gu momentu batez gelditu egin gara, eta aurtengo balantzea egiteko datuen bila joan. Eta Irunen, pasa den urtean,  208 emakumek indarkeri matxista salatu zutela jakin  dugu. Hondarribian 23 dira tratu txarrak salatu dituzten bizilagnak. Eta honen aurrean berriro martxan jartzera derrigortuak ikusi ditugu gure buruak.

Gure auzokideak, herrikideak diren 231  emakumek indarkeria egoeraren bat pairatu izana salatu dute. Ez ditugu ahaztu nahi gainera, beldurraren eraginez, isilik, salatu gabe jarraizten duten emakumeak.

 Datuak izugarriak dira. Eta tamalez goraka doaz. Krisi egoera bat ez da betere xamurra inorentzat, baina frogatua dago, horrelako momentuetan emakumeonganako tratu txarrek gora egiten dutela. 

Beraz, salatzea lortu duten horiengatik, oraindik ere indarkeria egoeraren bat bizi behar dutenengatik, kalera atera behar dugu. Ezin ditugu datuak geldirik gaudela begiratu. Datu hauek, pertsonak dira, eta pertsona hauek gure elkartasuna eta babesa behar dute.

Horregatik, datorren Azaroaren 25ean, Emakumeonganako indarkeraren kontrako egunean, Txingudi Anti Sexista plataforma osatzen dugun 17 eragileok martxa bat egitea erabaki dugu, Irundik Hondarribiara. 12:00tan aterako gara San Juan plazatik eta Hondarribiako San Pedro kalean salda batekin egon dira gure zai.

Horrelako egoeren aurrean, elkartasunez mugitu eta aurre egitea behar dutelako, ez zaitez zure etxean geldirik geratu! 231 arrazoi ditugu ibiltzen jarratitzeko…

TXINGUDI ANTI SEXISTA. TAS

UXOAK, GAURKO ANDREAK, IRUNGO BILGUNE FEMINISTA, EMEKI, ELA, LAB, CCOO, OIASSO 2000 auzo elkarteen koordinadora, LAKAXITA GAZTETXEA, IRUNGO ANTIFAXISTAK, Asociación Republicana Irunesa "Nicolas Guerendiain", 15 M ASANBLEA, FLAMENCO DEL NORTE, FORO CIUDADANO, TADAMUN sahararen aldeko ELKARTEA, ADISKIDETUAK, AEK-ko irakasleak

 

Etiquetas: