Desobedientzia Ekonomikoa

foto

Jakinen duzuenez, joan den urtarrilaren 19-20 asteburuan Auzolan ekimenak antolatutako Desobedientzia

topaketak burutu genituen Atarrabiako gaztetxean, eta desobedientzia ekonomikoaren lan-ildoa abiatu genuen han.

Inposaketa eta dominazio erregimenaren aurrean, desobedientziaren zabaltzea eta jendarte berri baten egituratzea helburu duen "Derecho de Rebelión" ekimena bultzatu zen pasa den urte hasieran Catalunyako hainbat kolektibo eta pertsonen elkarrekintzaren eraginez.

Ekimen haren fruituetako bat, desobedientzia ekonomikoaren gidaliburua argitaratzea izan zen (gazteleraz), interneten bidez finantzatu zena

Gidaliburu honek ekonomiaren arloan burutu ditzakegun desobedientzia ekintzak azaltzen ditu eta autogestio fiskala burutzeko deialdia egiten du, hau da, gure lanaren bitartez sortutako baliabide ekonomikoek, zergen bidez, Estatua elikatu ordez (Errenta aitorpena), ekimen eta proiektu autogestionatuak sortu eta sendotzeko erabiltzea. Jendarte berri bat eraikitzeko erabiltzea hain zuzen ere.

Hori egiteko zehaztasun guztiak gidaliburuan topatu daitezke. Hurrengo esteka honen bitartez deskargatu daiteke.

2013ko errenta aitorpenaren kanpainarekin batera, desobedientzia ekonomikoaren zabaltzea eginen dugu. Apirilaren 15aren ondotik, Estatua errenta aitorpen proposamenak bidaltzen hasiko da eta honen gaineko desobedientzia bultzatzen dugu, autogestio fiskala bideratu ahal izateko.

Aurten, Euskal Herrian irekitako desobedientzia ekonomikorako ekimen honen bitartez, honako helburuak dituen prozesua martxan jarri dugu:

- Desobedientzia ekonomikoaren gidaliburuaren itzulpena auzolanean burutzeko deialdia. Itzulpen hori enekenbat sarearen bitartez koordinatzen ari da.

Eta hona hemen itzulpenaren egoera eta hontan laguntzeko gunea

Animatzen? Laguntzeko prest bazaudete eta informazio edo laguntza gehiago behar izatekotan, idatzi ezazue honako posta elektronikora: amaiaoca[A]gmail.com (Amaia)

Bestalde, Euskal Herriko kolektibo eta ekimen autogestionatuak biltzeko helburua dugu, gero ere, desobedientzia ekonomikoaren bitartez

autogestio fiskalaren baliabideak haietara bideratu ahal izateko.

Bilketa hau errazteko bidean, formulario bat aktibatu dugu, kolektibo eta ekimenek bete dezazuen, EUSKARAZ

Ekimen autogestionatu guzti hauen zerrenda, itzulitako gidaliburuan "atxikita" jasoko da, gure tokian-tokiko errealitatearen isla gisa.

Gidaliburuaren euskaratzearekin batera, desobedientzia ekonomikoa zabaltzeko bulegoen aktibatzea izango da helburu, aholkularitza eta antolakuntza

zabaltzeko asmoz. Bulego hauek, informazio guneak dira, kolektiboren baten lokalaren bitartez artikulatu daitezkeenak: gaztetxeak, elkarteak, hainbat kolektibok kudeatutako espazioak...

Guzti honen jarraipena eta koordinazioa bideratzeko hurrengo topaketa, apirilaren 5ean (ostirala) arratsaldeko 5etan izanen da. Non? Kortxoenea Gaztetxean. Donostia.

Irungo informazio bulegoa (Erletxe. Kale Nagusia, 5)  apirilak 8tik aurrera irekiko da astelehenero arratsaldeko 17etatik 19etara, Euskal Herriko kolektibo eta ekimen autogestionatuak biltzeko helburua dago, beraz ekimen honetan parte hartu nahi baduzue aurreko formularioak bete lehenbailehen! Eskerrik asko!!

Etiquetas: