Ongi etorri komikiaren mundu iluragarrira!!

cartelKabigorri.- Komiki-marrazketako lehenengo ikastaro hau gure lagun eta komiki-marrazkilari eta, gainera, komikiaren alorrarekin lotutako ekintzak bultzatzen dituen JORGEren laguntzarekin egin dugu.  

Ikastaro hau egiten dutenek beren komikiak eta pertsonaiak sortzeko behar duten guztia ikasiko dute: aurpegia eta eskuak, gorputza; gorputza nola mugitu eta dekoratuetan nola integratu, pertsonaiak eta  jantziak diseinatzen, narrazioa…Komiki bat egiteko behar diren trikimailu eta teknika guztiak!

Ikastaroaren helburu nagusietako bat zera izango da, ikasleei beren lanak inondik kopiatu beharrik gabe egiteko beharrezko mekanismoak eta teknikak ematea. Marrazketa-estilo guztiak erabiliko dira ikastaroan, eta ariketen bidez ikasleak nor bere estiloa aurkitzen joango dira.

Ikastaroa zabalik dago maila guztietara, hutsetik hasten denarentzat zein dagoeneko marrazketan eta komikigintzan dezente dakienarentzat. Mundu guztiak ikas dezake marrazten: besterik gabe, marrazteko gogoa behar da, beharrezko trikimailuak eta teknikak ikasi… Eta praktikatzera!!!!

Zatozte eta elkarrekin gozatuko dugu zeuon komikiak eta pertsonaiak sortzen ikasten duzuen bitartean! Laster arte! 

  • Ordutegia: ostiraletan, 19:00 – 20:30
  • Prezioa: 5 €/
  • Taldean gutxienez 10 pertsona; 
  • HASIERA: Iraila 20
  • Izen-emateak: Kabigorrin badira inskripzio-orriak

Etiquetas: