Xake egun errepublikano polita ospatu dugu, parte hartze handi eta eguraldi aproposarekin

fotoHondarribia Marlaxka Xake Elkartea.- Erreportaje azkarra: gaur burutu den txapelketaren berri ematen dizuegu, ondorengo egunetan gertatutakoaren informazio zabala eta argazkiak jarriko dizuegu.

Gaur, maiatzaren 4a, Bidasoaldeko Errepublikazaleen III. Xake Txapelketa burutu da 56 xakelari gaztetxoen parte hartzearekin. Gure elkarteak gogotsu darrai xakearen sustapenean eta Guerendiain irungo errepublikar elkarteak maiatzaren 4an  antolatu duen FESTA ERREPUBLIKARRAREN barnean, gazteentzako xake txapelketa antolatu du. eta bide batez, pasa den urtean zendutako Ricardo Sánchez Urolategui xakezale porrokatuaren omenezko ekitaldia bilakatu da. Parte hartzea ugaria izan da eta eguraldiak lagundu duela ezin uka.

Txapelketaren antolatzaile nagusia Julio García Cabero izan da, epaile lanetan Oscar Holgado, Iker Arri eta Mikel Tafall aritu direlarik. Sari banaketan elkarteko presidentea izan dugu, Irungo Errepublikar Elkarteko ordezkariekin batera eta partaide guztiek etxera sari polita eman dute. Benjamin Txikietan Aitor Gallego izan dugu txapeldun, Benjaminetan  Josu Manterola, Alebinetan Patxi Moreno eta Infantiletan Ibai Dorronsoro.

Txapelketa burutzen lagundu duten guztiei eskerrak ematen dizkiegu eta parte hartu duten guztiei zorionak!

Informazio gehiago: Hondarribia Marlaxka Xake Elkartea 

Etiquetas: