Etxebizitza maileguetarako, beraien senideak abalatu zituzten pentsiodunak, jada ordaindua duten etxebizitza gal dezakete

fotoGipuzkoa STOP Kaleratzeak .- Gaur, mailegu betearazpen eta etxe kaleratzeek dakarten beste aurpegi bat erakutsi nahi dizuegu. Nere alboan dauden pertsona hauek, guraso abalista dira, aitona-amona abalista. Beraien delitu bakarra, higiezinen burbuilaren unerik gorenean, beraien seme-alabek mailegu hipotekario bat lortu zezaten, beraien etxebizitza berme bezala jartzea izan delarik. Garai hartan, agintean zegoen gobernuaren baimenarekin, banketxe eta enpresa tasatzaileek maileguen prezioak puzten zituzten eta etxebizitza bat erosi nahi zutenek senideen etxebizitza abal bezala jartzera behartzen zituzten, kasu askotan jada ordainduak zeuden etxeak zirelarik.

Orain, langabeziaren igoeraren ondorioz eta autonomo eta PYME-ak hondamendi egoeran egonik, mailegu hipotekarioa lortu zuten pertsonek ezin diote hileko kuota altuei aurre egin, zorra etengabe handitzen doalarik, baita gehiegizkoak diren atzerapen interesen erruz ere.

Entitate finantzarioek abalisten aurka jotzen dute, telefono dei eta mehatxu gutunen bidez, beraiek abalatu dituzten senideen zor guztiaren kargu egin eta ordaintzea exijituz. Jakin gabe, abalistak, orain dauzkaten eta izan ditzaketen ondasunekin zorrari aurre egitera derrigortuak daude, hau da, beraien nomina, pentsio eta urte askoko lan gogorraren  ondorioz jada ordainduak dituzten etxebizitzekin. Kasu askotan, entitateak zuzenean abalistengana jotzen dute zordunengana baino lehenago, kargarik gabeko etxebizitza eta nominak bahitu ditzaketela jakinik. Beste batzuek pilatutako zorren kargu egitera behartuak daude, abalistek ez bait dute finantza entitateengandik euro bakar bat ere jaso.

PP-k duen gehiengo absolutuari esker onartutako 1/2013 LEGE HIPOTEKARIO bidegabeak, (gogoratu behar dugu PP-k, miloi bat laurehun mila sinadurek babestutako Herri Ekimen Legegilea (HEL) atzera bota zuela martxoan), erabat babesgabe uzten  jarraitzen ditu zordun eta abalista direnak eta Gobernuaren erabateko borondate falta erakusten du herritarrak entitate finantzarioen aurrean defendatzerako orduan.

Castorren kasua ezagutzea nahiko genuke, Juanaren bikotea, bere etxebizitza enkantean jarriko dutenaren demanda jasoa dute; Olgarena, banketxearekin ez duen zorra ordaintzeko betebeharraz aske gelditzea eskatu du; Mari Luz  eta Elisarena, etxebizitza ordainean ematea eta bizitza osorako alokairu sozialak eskatzen dituzte. Beraien finantza entitateei ezer zor ez dieten pentsiodunak dira guztiak, beraien delitu bakarra senideei etxebizitza  bat erosten laguntzea izan delarik.

Orain arte KUTXABANK-ek, LABORAL KUTXA-k, BANKIA-k eta NAFARROAKO RURAL KUTXA-k, hemen aurkitzen diren kaltetuen eskaerei ez diote jaramonik egin. Kaltetuen proposamen guztiak eskaera batekin bat datoz: banketxeek etxebizitzetatik kaleratu ez ditzatela.

Ezin dugu banketxeek familien osasuna urratzen jarrai dezaten onartu minutu bakar bat gehiago ere, kasu honetan pertsona nagusiena, guraso nahiz aitona-amona direnena. Krisia hasi zenetik beraien seme-alabak nahiz bilobak, elikatzen eta laguntzen dihardutenak, entitate finantzarioen lukurreriagatik eta gobernuen koldarkeriagatik beraien burua hondamendian ikus dezaketenak, etxebizitzarik gabe eta kalean.

Gizarteari, pertsona hauei babesa eta elkartasuna adierazteko gonbitea luzatzen diogu, eta banketxeek, guretzako erabat bidezko eta zilegi diren eskaera hauek onartu ezean, aurrerago egingo diren mobilizaioetan parte har dezan.

Bai, posible da!

  • JUANA, alarguna, 1000€ inguruko pentsio bat duena. KUTXABANK-ek eskaera prozedura irekia du jada ordainduta duen bere etxebizitza enkantean jartzeko. Hau, bere semeak lokal komertzial bat eskuratzeko eskaturiko 409.000€-tako mailegu batengatik. KUTXABAK-ek gainera beste prozedura irekia du semearen etxebizitza bereganatzeko. Eta hau gutxi balitz, bankarien antza duen pentsio honengatik doako justizia ukatu diote epaitegian defendatzeko aukera gisa.
  • OLGA: 650€ jasotzen dituen alargun pentsioduna. JUANAren antzera, ordaindua duen bere etxebizitza galtzeko arriskua du LABORAL KUTXAK ez badu bere koinatuak pilatu duen 32.202€-ko zorraz libratzen. Koinatuak etxebizitza-lokal bat eskuratzeko eskatutako mailegu baten ondorioz dator zorra.
  • MARILUZ eta bere senarra: laurogei urte baino gehiagoko bikotea, 700€-tako pentsiodunak, 184.567€-tako zorra dute BANKIAK beraien seme bati emandako mailegu betengatik, hau gainera, mailegua amortizatzeko beraien etxebizitza saldu ondoren.
  • ELISA eta bere senarra: laurogei urteko bikotea hau ere, NAFARROAKO RURAL KUTXA-rekin 239.000€-tako zorra dute beraien semeak ohiko etxebizitza erosteko eskatu zuen maileguarengatik.

Bi bikote hauen eta Kaleratzeak Stop kolektiboaren proposamena honako hau da: abalista diren bikote hauentzat, etxebizitza ordainean eman eta bizitza osorako (biak hil egin arte) alokairu soziala, beraien irabazien %30-ko gehieneko kopuruagatik.

Etiquetas: