Zenbait familiek ezin diote hipotekari aurre egin HMEI-arengatik eta etxea ordainetan ematea eskatzen dute

logotipoa

Gipuzkoa STOP Kaleratzei .- Gaurko ekintza Donostian HMEI-aren arazoa plazaratzeko aurrera eramaten ari garen kanpainaren parte da.

Gipuzkoako udaletxe batzuetan mozioak aurkezteaz gain Eusko Legebiltzarrean ere mozioa aurkeztu zen pasa den maiatzak 31ean, ostirala. Mozio hauek erakundeen zein partidu politikoen babesa lortzea dute helburu, 2011ko urriak 29ko EHA/2899/2011 Ministerio Aginduaren 27. artikulua ezarri dadin.

Gaur zenbait lagunek etxea ordainean ematea aurkezten dute, hein handi batean Kutxen HMEI indizea mantentzeagatik, ezin diotelako hipotekari aurre egin.

Eskaera hauek agerian jartzen dute hilabete batzuetatik hona ohartarazi duguna. Aipaturiko Ministerio Agindua indarrean ez jartzeak kaleratze gehiago eragingo dituela. Eta zoritxarrez baieztatzen ari da. Gaurkoa lehen adibidea da, baina haiek jarrera mantentzen badute, gehiago izango dira.

Guzti honengatik Kutxabank estutzen dugu gobernuak argitaratu beharreko ordezko erregimenaz ez baliatzera, beraiengan eraginik ez baitu, Kutxabanken hipoteketan agertzen den klausulak Euriborra + %1 adierazten baitu Kutxen HMEIa desagertzen denerako.

Beraz, berehala Euriborra + %1 aplikatu behar die arazo honek kalteturiko bezero guztiei.

Kutxabanken lehendakari den Mario Fernandez estutzen dugu ahalik eta azkarren gurekin biltzeko, egoera honi konponbidea bilatzeko.

Etiquetas: