Arte Plastiko Tailerra Umeentzat Kabigorri Ateneoan

fotoIrakaslea: Betty Pagano

Tailer honen helburua, umeek ikas dezaten marrazketa, margoketa eta eskulturak eskeintzen dizkiguten aukeraren  bitartez beraien sormena lantzea eta adieraztea. 

 Honetarako, imaginazioaren mundutik edota bakoitzaren barneko ta kanpoko esperientzietatik abiatuko gara. 

 Horrela elkarrekin ikasiko dugu era erraz eta argi batean kolorearen teoria: oinarrizko kolore eta nahastuak, hotzak eta beroak…  Formak: lauak eta gorputzdunak, argia eta itzalak, beteak eta hutsak…

Honez gain....arteak dituen teknika ezberdinak ezagutzea izango da gure abiapuntua, umeek duten sormen artistikoa adieraz dezaten.

Ordutegia:  asteazkenetan, 16:00 - 18:00
Gutxienez, 10 lagun
Prezioa:  30€ hilero
Informazioa: 943 64 59 13
Inskripzioak:  Irailaren 29an bukatzen da epea.
Kabigorrin edo kabi[æ]kabigorri.org postan

Etiquetas: