Ekintza ordenantza Pezen hitzak

argazkiaIrungo BILDU Udal taldearen iritziz:

Pasa den astelehenean Irungo hainbat eragilek ekintza ordenantzaren inguruan azaldutako iritzia eta egindako eskaeraren aurrean PSE-ren eledunak, Miguel Angel Paez jaunak, emandako erantzuna  tamalgarria iruditzen zaigu.

Ez dugu ulertzen eragile hauek ekarpen gisa eta modu eraikitzailean egindako proposamen bati  hain era defentsibo eta negatiboan erantzun daitekenik.

 Bestetik, zur eta lur utzi gaitu alderdi “sozialistako” eledunak eragile hauen sinesgarritasuna eta zilegitasuna zalantzan jartzeko erabili duen argudiaketak. “…ideologikoki oso lerrokatuak…” , “…15 eragile 200 artean…”  eta “…15ek zerbait esan badute ere gehiengoak isiltasuna mantendu du…”. Eskuin muturreko politikari eta iritzi emaile “profesionalen” ahotan gehiago ulertzen ditugu holako hitzak  alderdi solialistaren eledun baten  ahotan baino.

Etiquetas: