Betti Gotti, Gehitu, Antxeta Irratia eta Harri Beltza elkateak elkarlanean 1600 preserbatibo banatu dituzte

argazkia

Antxeta Irratiak 1600 kondoi banatu ditu Irungo bestetako herri bazkarian. Honen bidez,gazte eta nerabeen artean sexu harrenan osasuntsu eta arriskurik gabaekoak, seguruak alegiak, sustatzea bultzatu nahi dugu, irrati elkarte gisa.

Antxeta Irratiak, HIESA eta GIB gaixotasunen prebentziorako kanpainia bat jarri du martxan, Irungo San Pedro eta San Martzial besten hasierarekin. Hala, 1600 kondoi banatu dituzte, Irungo Ficoba erakustazokan antolatutako herri bazkarian. Ekimena, "Xingola Gorria" izenburua duen proiektuaren barruan kokatzen da, proiektu honen bitartez, HIESA eta GIB gaixotasunen inguruko informazioa eta prebentziorako ekintzak aurreikusten ditu. Kanpainaren lehen epean, Irun,Hondarribia,Hendaia,Pausu eta Biriatuko herriko bestetan kondoiak banatuko dituzte, gazte eta nerabeen artean bereziki. 2013ko abenduan aldiz, HIESAren kontrako hilabetea burutuko du Antxeta Irratiak. Irratsaio bereziak, hitzaldiak eta bestelako aktibitateak izango dira.

HIESaren prebentziorako kanpainia, Irungo udaletxeak herriko bestetan martxan jarri dituen bestelako prebentzio kanpainen osagarria da. Azken inkesten arabera, HIESaren prebentzioak behera egin du gazte eta nerabeen artean bereziki,sexu bidezko transmisioko gaixotasunak aldiz, gorantz egin dute.

Sentzibilizazio kanpainak indartzea ezinbestekoa da, prebentzioaren alde urratsak emateko.

Etiquetas: