Irungo EH Bildu.- Irungo EH Bilduk ulertezintzat jotzen ditu mankomunitateko lehendakariak tasen aurrean egindako adierazpenak.
Atzo, mankomunitateko batzar nagusira ur eta hondakin tasak onartzera eraman ziren. Bertan, hondakinen tasetan berrikuntza bat aurkezten zen: hondakin organikoaren bilketan parte hartzen dutenak eta parte hartzen ez dutenen artean etxeetako tasa bereiztea. Jakina denez, Mankomunitateak azken hilabete hauetan hondakin organikoa biltzeko sistema eskualde guztira zabaldu du eta eskualdeko etxebizitzen erdiak eman du izena.
Atzoko proposamenean hondakin organikoaren bilketan parte hartzen duten etxebizitza horiei hondakin tasa %1 jaistea erabaki zen. Lotsarik gabe, mankomunitateko lehendakariak jaitsiera hau abantaila bezala saldu du, frakzio berri horren bilketan parte hartzen dutenak saritzeko modu bezala plazaratuz.
Herritarrek jakin beharra dute zenbat diruz ari garen. Urteko tasa arruntak 130,08€ kobratuko dira eta tasa berriak, hondakin organikoaren bilketan parte hartzen dutenentzako 128,80€, biak BEZ gabe, hau da 1,28€ gutxiago.
Herritarrek ere, ezagutu behar dute, GHK-k kobratzen duen tasa hondakin tona bakoitzeko 133,24€ dela hondakin organikoarena izan ezik, honek 66,12€ -ko kostua dauka. Honek hondakin organikoren tasa beste frakzioen erdia dela esan nahi du .
Honen aurrean gure taldeak proposamen zehatz bat aurkeztu zuen batzarrean. Hondakin organikoa edukiontzi marroiaren bidez biltzeko izen eman dutenei %20ko hobariak egitea eta auto konpostajea egiten dutenei %40koa.
Gure ustez, halako hobariak egitea pertsona hauek saritzeaz gain, justuagoak diren tasa batzuen bidean doaz. Ez dugu uste, auto konpostajea egiten duen pertsona batek tasa eta garraioa ordaindu behar dutenik, beraz horren tasak ezin du besteena bezalakoa izan.
Gure proposamenak hitz politak jaso zituen baina inongo eraginik ez zuen izan, ez zen ezta kontuan eduki ere.
Berziklatzea ezinbesteko helburua dela ados bagaude, ez dugu ulertzen apostua norabide berean ez egitea.
Etorkizunean landu ahalko den kontua bezala ulertzen bada .... posiblea den jetsiera bada, zergatik ez da proposamena lantzen? Zergatik ez da eztabaidatzen?
Gure apustua hondakinen kudeaketa ekologiko eta aurrerakoi batean doa eta mankomuniatateak aldiz, eskema zaharkituak erabiltzen jarraitzen du, gaur egungo egoerari erantzun gabe.