300 lagun ongi etorria egin zioten Juanrari Larunbatean

Larunbatean, 300 pertsona inguru bildu ziren San Juan plazan Juanrari ongi etorria emateko.

Txalapartaren ttakuna entzuten zenean Juanra, txaloen artean, San Juan plazan agertu zen eta arresku bat eman zion ongi etorria. Jarraian Ernai eta LAB sindikatuaren kideek hitza hartu zuten. Ondoren, preso eta iheslarien senitartekoak Juanrak banan banan agurtu zituen. Mimoak ere, saio txiki bat egin ta gero, kala batzuk oparitu zizkieten. Orduan, preso baten senideak Juanrari ongi etorriaren txapela jarri zion buruan.

Kartzelako kideak ere bertan egon ziren eskutitza baten bidez. Segidan ozpakizunaren momentu unkigarriena iritsi zen, iheslari eta Juanraren lagun batek telefonoz hitza hartu zuenean.

Ekitaldia amaitzear zegoenean Sorturen kide batek hitza hartu zuen eta euri tantek ere ongi etorria eman zioten Juanrari. Jarraian, Juanrak bertan egoteagatik denei eskertzeko hitza hartu zuen eta preso guztiak kalera atera arte borrokan jarraitu behar dela ohartarazi zien. Eusko Gudariak abestu ostean ongi etorriak Hazian aurrera jarraitu zuen afari batekin.

Argazki gehiago ....

Etiquetas: