Urdanibia Plazako obrak eta jai gunearen inguruan EH Bilduren jarrera

logoUrdanibia plazako  berrikuntza lanen eta jai gunearen gaineko, Irungo alkate den , Jose Antonio Santanoren atzoko adierazpenak harridura sortu digute.

Aurtengo San Martzial jaietan, urte askotan gune honetan burutu diren hainbat ekimen Ficobara eramateak herritarron artean sortu duen eztabaidaren aurrean, bere iritzia eman eta bere taldearen proposamena defendatzearekin batera, gure ustez ulergaitza eta onartezina den salaketa bat egin zuen atzo alkate jaunak.

Jose Antonio Santanok  << talde politiko baten intromisioaz" >>  eta << Talde politiko baten interesen "inpulsoarekin" berrikuntza lan batzuen kudeaketa beste zerbaitetan bihurtzen ari zela.>> esan zuen.    

Irungo EH BILDUren ustez hitz hauek tokiz kanpo daude. Salaketa ulergaitz eta onartezina da. Gure taldeak gune honetan burutzen ari diren berrikuntza lanen jarraipena egiten ari da, besterik ez. Bertako auzotarrekin hitz egin, merkatariak eta tabernariak entzun, inguru hau bizirik mantentzeko lan egiten dutenekin egon. 

Zentzuzkoa eta oinarrizkoa den ariketa hau eginez bertan dauden kezkak eta arazoak ezagutu ditugu. Lanak hasi aurretik zeuden beldurrak, behin hasita sortutako arazoak eta jaietako ekimen batzuk bertatik ateratzeko erabakiak sortu duen ezinegona.

Honen aurrean gure taldeak arduraz jokatu du beti. Dagokion tokian eta dagokion pertsonekin hitz eginez (5 aldiz egin ditugu bilerak delegatu anderearekin), arazoak konpontzen laguntzeko proposamen ezberdinak eginez (idatzitako alegazioetan eta baita bilera horietan ere). Gure jarrera arduratsua eta eraikitzailea izan da beti. Ez "intromisioa".

Irungo EH BILDUren ustez Jose Antonio Santanoren hitz hauek tokiz kanpo daude. Nola ulertu daitezke bestela adierazpen horiek? 

Guk gure lana egitea "intromisoa" al da? Arazoak daudela esatea "intromisioa" al da? Arazoen aurrean konponbideak proposatzea txarra  al da? Berea ez den edo berarenatik ezberdina den proposamen bat  egitea al da arazoa? Akaso isilik, geldi edo burumakur dagoen oposizio bat nahiago du. Hori ez dago bere eskutan,  gu ere Udala gara.

Irungo Talde Sozialistak  urte askotxo daramatza "campando a sus anchas", inork ezer esan gabe, honetara  ohitu al dira?. Gure ustez hau Sozialisten talde arazoa da edo bestela Santano jaunaren arazo pertsonala. 

Ez gaitzatela bere arazoak estaltzeko erabili. Guk gure lana besterik ez dugu egiten eta horretan jarraituko dugu, herritarrei entzunez eta injustiziak salatuz. 

Santanoren deklarazioak: 

Etiquetas: