El espazioko jarduerak azaroan

argazkia- Guztira 18 jarduera antolatuko dira azaroan zehar.
- ”Ekintzailetza berritzailerako sorkuntza tailerrak”.
- www.elespazio.com en jarduerak kontsultatu eta izen emateak egin daitezke.

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-eko El Espazio bulegoaren bidez, hemezortzi jarduera antolatu dituzte azarorako. Aktibitateak Irungo eta Hondarribiko biztanleei zuzenduta daude, ondorengo baldintzak betetzen baldin badituzte: langabezian egon eta lan bila aritzea, edo langilea izanda, lan baldintzak hobetzeko helburua izatea.

Tailerrak
Azaroaren lehen egunetan, urrian bezala, frantsesak toki garrantzitsua izango du Bidasoa Bizirik-ek antolatutako tailerretan. Azaroaren 3an eta 5ean curriculum vitaea eta motibazio gutuna frantsesez idazteko tailerra egongo da. Frantzian erabili ohi diren eredu ezberdinen inguruan lan egingo dute parte hartzaileak. Tailerra frantsesez izango da.

Nabarmentzeko moduko beste tailerrak izango dira: “Enpleguaren bilatze aktiborako tresnak. CV eta aurkezpen gutuna”; “Autoenplegu tailerra, enpresen sortzerako goizak”; nazioarteko lan mugikortasunaren inguruko jardunaldia, Frantziarekin, Italiarekin eta Portugalekin bideokonferentzia bidezko loturak eginez; Gazte Bermerako Erregistroan izena emateko jardunaldi informatiboa; atzerritarren alorreko laguntza juridikoa; Interneten enplegua bilatzea; autonomo modura izena emateko prozesua; eta, Europan lana bilatzea.

Ekintzailetza berritzailea

Berrikuntza handienetako bat azaroaren 6an hasiko da, “Ekintzailetza berritzailerako sorkuntza tailerrak” programarekin. Bertan, ekintzaileak, enpresariak, langabetuak, lan bila ari diren pertsonak eta ikasleak bilduko dira, merkatuaren beharren inguruan iritziak emateko eta eztabaidatzeko. Helburua izango da eskualdean egon daitezkeen aukerak detektatzea, ekintzailetzaren bidez erantzuna ematerik baldin badago.

Programa ondorengoei zuzenduta dago: ekitean interesa izan arren, garatutako ideia bat ez duten pertsonak, edo enpresari ezberdinak: eskualdearen egoeraren inguruan haien ikuspegia eman nahi dutenak, baita negozioan aplikatzeko ideiaren bat izan, eta denbora edo baliabide falta dela eta aurrera eraman ez dutenak.

Izen emateak elespazio.com web gunean egin daitezke.

Etiquetas: