Irailaren 12, 13 eta 14ean "Comète" sarearen zeharkaldia Euskal Herrian barrena

Urtero, Red Comètek omenaldia antolatzen dio 1941 eta 1945 urte artean izan zen izen bereko isilpeko erakundeari. Erakunde hark, nazien lurraldean erortzen ziren pilotu aliatuak jasotzea zuen helburu, salbatu eta beren lurraldeetara eraman ahal izateko. Angelutik Jauriko Bordarainoko (Nafarroan) oroitzapenezko ibilbidea "Comète" sareko mugalariek eta II- Mundu Gerrako hegazkinlari aliatuek erabiltzen zuten bidean barrena egingo da.

Egitaraua:
Irailak 11, osteguna
Atzerriko ordezkaritzak iritsiko dira.
20:00h:“Comète Sarearen Lagunak” Batzordearen ordezkaritza batek harrera ezformal bat egingo du jatetxe honetan: "Le bar basque", 21, boulevard Thiers 64500 – Donibane Lohitzune.

Irailak 12, ostirala
10:45h: Ekitaldi bat egingo da Donibane Lohitzunen hildakoen omenezko monumentuan. Lore-eskaintza.
11:00h:ohorezko ardoa, Donibane Lohitzuneko Herriko Etxean. (35/40 pertsona gutti gorabehera)
15:00h: BAIONARA ETA ANGELURAko autobusa Donibane Lohitzuneko “Hotel de la Poste”tik aterako da. Geldialdia egingo du Donibane Lohitzuneko Gare Routièregeltokian.
15:15h:Elkarretaratzea Sokoa-Ziburuko hilerrian. Lore-eskaintza Kattalin Aguirreren eta Florentino Goicochearen hilobietan.
16:30h: Hitzordua Baionako Saint-Léon hilerriaren sarreran eta elkarretaratzea Edouard eta Cyprienne Dassieren hilobian.
17:00h: Hitzordua Angelun, “Villa Voisin” etxearen aurrean
18:00h: Ekitaldi bat egingo da Angelun hildakoen omenezko monumentuan.
18:30h: Hitzordua Angeluko Herriko Etxean oroitzapenezko plakaren aurrean. ANGELUko auzapezaren eta "Amis du Réseau Comete" elkarteko presidentearen diskurtsoa. Ohorezko ardoa Herriko Etxeko jai-aretoan.
20:00h: Adiskidetasun afaria Izarlilia jatetxean Angelu-Montbrunen.
22:00h: Donibane Lohitzunera itzultzea

Irailak 13, larunbata
08:00h: Autobusa (58 plaza) Donibane Lohitzuneko “Hotel de la Poste”tik aterako da. Geldialdia egingo du Donibane Lohitzuneko Gare Routière geltokian.
8:40h: Angelu-Sutarrera iristea. Ibilaldiari ekitea. Aurrez bisita egingo zaie beteranoei eta laguntzaileei.
13:30h: Larresoron, "Pont du Diable" izenelo lekuan, ibiltariek geldialdi bat egingo dute eta otordu arin bat (bazkaria 15:30h). Ondoren, Mandochineko Borda pasatzaileen Etxea bisitatuko dute eta Pont du Diable-ra itzuliko dira.
14:45h: Autobusa eta autoak Ezpeletarantz irtengo dira.
15:30h: Bazkaria Accoceberryn
18:00h: Ekitaldi bat Hildakoen monumentuan sektoreko Pasatzaileen omenez.
18:30h: Ohorezko ardoa, Ezpeletako Herriko Etxeak eskainia.
19:00h: Ibiltariak, beteranoak eta laguntzaileak autobusean itzuliko dira Donibane Lohitzunera eta Sutarrera.

Irailak 14, igandea
7:30h: Ibiltarien autobusa Donibane Lohitzuneko Gare Routière geltokitik aterako da Ezpeleta aldera, Angelu-Sutarretik pasatuz.
8:00h: Ezpeletako Bassebourre pilotalekura iristea. Ibiltariak Mondarrainerantz aterako dira; bidean, bisita/jaitsialdia egingo dute Jauriko Borda etxera.
10:30h: Mikrobusa Donibane Lohitzuneko "Hotel de la poste”tik aterako da beteranoekin eta laguntzaileekin mendi alderantz, ibiltariekin elkartzeko.
13:30h: Beteranoak eta jarraitzaileak ibiltariekin elkartuko dira 76. Mugarri inguruan. Venta Letzateko Borda Jatetxe aldera jaitsiko dira eta aukera izango da nekatuen dauden ibiltariak autobusean hartzeko (27 plaza).
14:30h: Bazkaria Letzateko Bordan parte-hartzaile guztientzat.
17:30h: Parte-hartzaile guztiak Bassebourre pilotalekurantz itzuliko dira mikrobusean eta auto partikularretan. Ondoren, Donibane Lohitzunera itzuliko dira Angelu-Sutarretik igaroz. 2014ko ospakizunaren amaiera.

Argibide gehiago:
http://cometepaysbasque.blogspot.fr/

Etiquetas: