Zinegoak, gay-lesbo-trans zinema jaialdia, aurten ere Gipuzkoan

Zinegoak, gay-lesbo-trans Nazioarteko Zinema eta Arte eszenikoen jaialdiaren hamaikagarren edizioa urtarrilaren 20tik 27ra bitartean ospatuko da Bilbon.

Aurtengo jaialdiak Bizkaiko mugak zeharkatzen ditu eta Gipuzkoan ere, laburmetraiak eta luzemetrai bat ere ikusi ahalko dira.

Jarraian, Gipuzkoako egitaraua:
· Otsailak 2, igandea
    - 19:00tan Oreretako Errenteria Hiria Kultur Gunean:
        Laburmetraiak: Bajo el último techo (gaia: transexuala), Niet Op Meisjes, Ett sista farväl,For Dorian (gaia: gay), El pastel, Pocalunek (The Kiss), Carreteras (gaia: lesbikoa)

· Otsailak 3, astelehena
    - 19:30tan Donostiako Antzoki Zaharran:
        Laburmetraiak: Bajo el último techo (gaia: transexuala), Niet Op Meisjes, Ett sista farväl,For Dorian (gaia: gay), El pastel, Pocalunek (The Kiss), Carreteras (gaia: lesbikoa)

· Otsailak 4, asteartea
    - 19:30tan Donostiako Antzoki Zaharran:
        Luzemetraia: L´Armée du salut (gaia: gay)

· Otsailak 5, asteazkena
    - 19:30tan Hernaniko Biteri Kultur Etxean:
        Laburmetraiak: El pastel, The First Date, Feuerkäfer (gaia: lesbikoa), Desnudos, For Dorian, Kus me zachtjes, Ett sista farväl (gaia: gay), Bajo el último techo (gaia: transexuala)

Informazio gehiago: www.zinegoak.com

Etiquetas: