Bidasoa Bizirikek aurten ere eramango ditu gure eskualdeko erakargarritasun turistikoak turismoari buruzko FITUR nazioarteko azokara

cartel

Eskualdeko agentziak Hondarribiko eta Irungo produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa eskainiko du urtero milaka pertsona erakartzen duen hitzordu horretan.

Bidasoa Bizirik.- 2014ko urtarrilak 17.- Datorren asteazkenean (hilak 22) hasiko da Madrilen FITUR azokaren edizio berri bat. Zalantzarik gabe, mundu mailan turismoaren sektoreko profesionalentzako topagune garrantzitsuenetako bat da. 

2013ko edizioko antolatzaileen datuen arabera, profesionala ez ziren 91.082 pertsona hurbildu ziren azokara, hau da pertsona horiek ez zuten parte hartu profesional gisa, baina turismoarekin lotutako hainbat produktu eta zerbitzuekiko informazioa lortu nahi zuten. Gainera, 167 herrialdeetako/erregioetako  8.979 enpresa erakusketari joan ziren guztira.

Bidasoa bizirik erakusketari kide gisa joango da azokara Basquetour entitatearekin batera, Euskal Kostaldeko erakusmahaiaren barruan. 700 m2-ko stand bat da. Erakusketa gunean 4 atal izango dira; Euskadi informazio orokorra, Hiriko ihesaldiak urbanas (3 hiriburu), Euskading (Kostaldea eta Barrualdea) eta Gastronomia eta Enoturismoa. Stand horretan bisitariek izaera orokorreko esku-orriak lortu ahal izango dituzte, beste batzuk, produktu eta zerbitzu espezifikoagoei buruz, planoak, mapak eta, oro har, Hondarribiarekin e Irunekin lotuta dagoen informazio turistiko guztia.

Parte-hartzeari buruzko datuen artean, antolatzaileek azpimarratu dute 59 herrialdeetatik  7.212 kazetari etorri direla; izan ere, eragindako interes horretan islatzen da FITUR azokak sektoreko nazioarteko zirkuituko azoketan duen garrantzia.

59.100 bisitari baino gehiago Eskualdean 2013an zehar 

Amaitu berria den urtean  59.172 pertsona pasatu dira gure Eskualdeko 3 turismo-bulegoetatik.  Internet bidez guztira  33.801 kontsulta jaso dira eta  www.visithondarribiairun.com Web orriak 3.400 jarraitzaile gehiago lortu ditu 2013an zehar. Hoteletan urteko okupazioa % 57,89koa izan da eta jendeak batez beste 1,59 gau igaro ditu.

Hondarribira eta Irunera etorri diren pertsonak batez ere Euskadi, Katalunia edo Madrildik etorri dira, estatu mailan ari garela; atzerria begiratuta, bisitariak Frantzia, Erresuma Batua eta Estatu Batuetakoak izan dira.

Etiquetas: