Euroziklo proiketua amaitzen da, baina ibilbidea egiten jarraitzen du

logotipo

EUROZIKLO proiekturako europar finantzaketa amaitzen da, baina kideek lanean jarraitu behar dutela uste osoa dute europar ibilbide zikloturistak hobetzeko.

Bidasoa Bizirik.- 2014ko urtarrilak 17.- Atzo Baionan egin zen EUROZIKLOri buruzko azken mintegia. Mugaz gaindiko proiektua Atlantiar Pirinioetako Departamentuaren, Bidasoa eskualdearen eta Nafarroako Gobernuaren artean eraman da aurrera mugaz gaindiko bizigune hori hobetzeko asmoarekin, mugikortasun leuna izenaz ezagutzen den hori garatuz: Motorrik gabeko zirkulazioa, bizikletan egiten dena batez ere.

EUROZIKLO ardatz bat bilakatu da, eta hori oinarri hartuta, bizikleta/bide berde errei-sare oso bat garatu ahal da. Udalerri batzuek dagoeneko aurreikusi dituzte jarduketa/proiektu batzuk egitea: Txantakoko bizikleta-erreia, errei horren Larun mendirantzako luzapena dela eta hainbat azterlan egingo dira; Ziburu – Urruña eta Hendaia lotura, Irungo zeharbidea eta Hondarribirantzako lotura.

Miguel Ángerl Páezek hau adierazi du: “esperientziak frogatzen du bizikletaren gaiak hausnarketa sakonago bat egin behar dela eremu batzuei dagokionez, hala nola gune publikoa berritzea, ondasunari balioa ematea, komunikazio turistikoa. Proiektu honi esker tresna komunak landu ahal izan dira, hala nola mugaz gaindiko turismo datu-basea; horren baliagarritasuna zikloturismo jarduerarekin lotutako beharretatik askoz harago doala”.

Bizikletazko turismoa alde batera utzita, proiektuaren sustatzaileek hainbat gairi buruzko hausnarketa egin dute, hala nola mugikortasunari buruz eta garapen iraunkorraren ikuspegitik garraio bitarteek duten tokiari buruz. Horretarako diziplina anitzeko talde tekniko bat eratu dute. 

Horregatik, kideak prest daude europar ibilbide horretan lankidetzan aritzeko, bai nazionalitate harago doan zein mugatik harago doan dimentsioan, nahiz eta proiektua amaitu den.

EUROZIKLOren helburuak: 

  • Bizikletentzako –eta, batzuetan, oinekoentzako- ibilbide bat sortzea ingurumenarekin begirunea duen jarduera ludiko berri bat egitea, turistek lurraldea beste modu batez bizitu eta ezagutu dezaten ahalbidetzen duena.
  • Toki batetik beste batera joateko modu berri bat ezartzea gure inguruan autoaren erabilpena murrizteko, uda aldean auto gehiegi ibiltzen baitira bertan.
  • Pertsona gehienentzat irisgarria den eskaintza bat sortzea, baita mugikortasun gutxitua duten pertsonentzat ere.
  • Kostaldeko turistek barruko lurraldeak ingurune atsegin batean ezagutzeko aukera izan dezaten, itsasaldeko turismo-eragin gunea landa eremuetara zabalduz.
  • Hondatutako mugaz gaindiko gune publikoak birgaitzea.
  • Turismo denboraldia luzatzea. Ikusi da egonaldia bizikletaz egiten duten bisitariek, era ibiltarian edo ez-ibiltarian, nagusiki udaberria edo udazkena aukeratzen dutela.
  • Proiektua europar mailako ekimen batean sartzea, hala nola Ipar Lurmuturra Portugalen hegoaldearekin lotzen duen Eurovelo 1. zenbakiko ibilbidean.
  • Interpretazio Zentro bat Irunen

Proiektuaren komunikazioa eta zabalpena Bidasoa biziriken ardura pean izan da. Proiektu horren barruan Irunen egokitu berri du antzinako aduanako eraikina Bidasoako Interpretazio Zentro gisa. Toki hori aparta da geldialdi bat egiteko eta mugaldeko toki horretan informazioa jasotzeko. 

Gune horretan Bidasoaren inguruaren eta historiaren gaineko erakusketak egiten dira eta Euroziklo ibilbidea europar duen dimentsioan kokatzen du eta, aldi berean, informazio praktiko zabala eskaintzen du.

  • Globalki, Euroziklo proiektuaren eremuan Irungo eta Hendaiako proiektuek dute elkarren osagarritasunari esker birgaitu ahal dira gune publikoak toki horretan.
  • Euroziklo proiektua hainbat jarduketatan gauzatzen da, zeinak ziklismoaren segurtasuna eta oinezkoen zirkulazioaren beharrak bermatuko baititu. 
  • Bizikleta-erreiek (bizikletentzat soilik direnak), bide berdeek (bizikletentzat eta oinezkoentzat), 30 km/orduko guneek eta automobilekin partekatzen diren bide batzuk (heietako batzuk gauzatzeko daude) osatzen dute ibilbidea, eta orain arte egin diren jarduketa nagusiak hauek dira:
  • Irun – Iruña errepidea seguru gurutzatzen laguntzen duen bizikletari eta oinezkoentzako lurrazpiko pasabide bat sortu da, eta lehendik ibiltzeko moduan dauden trenen tunel zaharrretan argiak jarri dira.
  • Hondarribiko zeharbideak bidegorri berriari esker jarraitzen du. 
  • Bidegorria egin da Hendaiako Boulevard de la Mer ibilbidean eta batez ere  800m-ko igarobide bat Hendaian, orain arte oso arriskutsua gertatzen zen toki batean, hau da, nazioarteko zubien azpian ezinbesteko lotura egiteko aukera ematen duena.  Igogailu batek zubi horietara igotzeko aukera ematen du lehengo aduanen parean. Orain arte utzita zegoen sektore hori guztia, biziberritua geratuko da.
  • Lotura bat egin da, natura gune baten inguruan, Zenitz hondartzaren eta  Getarian dagoen bide berdearen artean, lehen haustura zegoen puntuan. 
  • Jarraiko trazatu bat egin da Donibane Lohizuneko erdialdearen eta kanpinen artean; lerro bereziak  txandakatzen dira bizikletarientzat, bizikletarientzat erreserbatutako kontrako noranzkoak, bidegorriak, bide berdeak eta   zirkulazioa 30 km/h-ra murrizten duten guneak.
  • Ziburun itsasertzeko gune publikoaren banaketa berria egin da eta bidegorriaz gain, oinezkoentzako bidea sortu da, eta oinezkoentzat arriskutsua den toki batean (espaloi estua) Untxin ibaiaren gainean pasabide bat egin  da.
  • Bizikletarientzat lotura bat egin da euskal itsas ertzaren,  Abbadia Gazteluaren eta Hendaia-Hondartzaren artean, eremu publikoa berrantolatuz.

Gainera, bizikletarientzako ibilbide osoan zehar jarraiko seinaleztapena jarri da identifikazio arrunt batekin.

EUROZIKLO : Europako ibilbide luze baten zati txiki bat

EUROZIKLO EuroVélo1  Atlantic Coast izenekoaren barruan dago. 

2013ko urrian mugaz haraindiko proiektuko partaideek  EV1-eko herrialde bakoitzeko bazkideengana jo zuten, horiek ere bai baitituzte beren proiektuak, europar ibilbide hau antolatzeko eta sustatzeko helburuarekin. Orduan ikusi zen benetako interesa dagoela proiektu komun batean eta horren edukia 2014an egingo dela.

Gaur egun, ibilbidea Vélodyssée bidean barrena, Frantziako Iparralderantz doa, Roscoff-raino. Landetatik Bretainiaraino, bide berdeak/bide gorriak aspaldidanik existitzen dira eta tokian tokiko jendeak asko estimatzen ditu azpiegitura horiek kirola praktikatzeko eta aisiarako, bai eta udan eguneroko joan-etorriak egiteko ere horietan barrena.

EuroVélo proiektuak Europa bizikletan ezagutzeko 12 ibilbide sortzea ekarriko du eta 2014an bere ataria izango du Interneten proiektua herritarren artean sustatzeko eta ikusterrazagoa izan dadin. 

AURREKONTUA

Mugaz haraindiko proiektu honek,  bere zailtasun tekniko ea guzti, Europaren laguntza erabakiorra jaso du POCTEFA (Espainia –Frantzia- Andorra -Lurraldeen arteko Mugaz haraindiko Lankidetza Programa) deituriko  INTERREG Iprogarmaren bitartez.  

Denera, 8. 000. 000 €-ko proiektua (BEZ gabe) 

Europa: 5. 200. 000 € (%65) 

Nafarroako Gobernua: 280. 000 €

Akitania Eskualdea: 430. 000 €

Partaideen autofinantzaketa: 2. 100. 000 €

Xehapena:

Irun: 210. 000 €

Hondarribia: 175. 000 €

Bidasoa Bizirik: 60. 000 €

Bertizeko Turismo Patzuergoa: 30. 000 €

Atlantiar Pirinioetako Kontseilu Nagusia: 690. 000 € 

Hendaia: 715. 000 €

Donibane Lohizune:200. 000 €

 

Getaria: 20. 000 €

Etiquetas: