JAIAK HERRIAN!!

fotoDenok dakizuen bezala, aurten jaien parte diren kontzertuak zein txosnak Ficobara eramango dituzte. Horren aurrean asko dira burututako ekimenak, tartean apirilaren 30an San Juan Plazan egindako aldarrikapen jaia. argi geratu zen zer den nahi duguna! JAIAK HERRIAN!

Oraingo hontan larunbatean arratsaldeko 18:00tan Hazia tabernan egingo den bilera irekira gonbidatzen zaituztegu. Aurten ere Jaiak Urdanibia Plazan mantendu daitezen nahi dugu eta hala izatea nahi duen, laguntzeko prest dagoen edo ideiak dituen  horo, gonbidatua dago bileran parte hartzera!

Etiquetas: