70 parte hartzaile inguru izan dira Bida Osoa plataformaren aurkezpenean. Irungo Oiasso Museoan egin dute, eta bertan egon dira Miguel Ángel Páez Bidasoa Bizirik erakundeko lehendakaria, Juan Mari Altuna lehendakariordea eta Pedro Iturbe Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Garapeneko Zuzendari Nagusia. Hausnartzeko aukera eman du aurkezpenak, jarduera ekonomikoaren, enpleguaren, berrikuntzaren eta gizarte ongizatearen suspertzaile modura zerbitzuen sektoreak daukan ahalmenaren inguruan. Bi mahinguru egin dituzte, administrazioaren, enpresen eta erabiltzaileen ikuspuntuak alderatzeko.
Bida Osoa plataforma eskualdean kokatutako hamabi enpresak osatzen dute. Pertsonei emandako zerbitzuen sektorea indartzeko helburuarekin sortu da.
Bida Osoa nola abiatu den azaldu du Miguel Ángel Páez Bidasoa Bizirik-eko lehendakariak: “Hurbiltasun enpresen jarduera berritzeko beharra ikusi dugu: etxebizitzako zerbitzuak, zerbitzu pertsonalak, sorospen-zerbitzuak, edo ingurura egokitzeari buruzkoak. Horretarako, garrantzitsua da biztanleriaren beharrak aseko dituen enpresa multzoa sortzea. Lab Hiriak proiektuak jarraipena izango du Bida Osoa enpresen elkarteari esker. Urrats handia da gure lurraldearentzat”.
Juan Mari Altuna Bidasoa Bizirik-eko lehendakariordeak argi utzi du Irungo eta Hondarribiko Udalen asmoa: “Bidasoa Bizirik-en bidez, Bida Osoa osatzen duten enpresekin lanean jarraituko dugu. Gaur egun daudenekin, eta etorkizunean bat egingo dutenekin. Enpresen arteko elkarlan proiektua da, lankidetza publiko-pribatukoa eta laguntza behar duten pertsonei zerbitzuak ematera bideratua. Garapeneko eta gizarte kohesioko proiektua, azken finean”.
Jardunaldiaren balorazio baikorra egin zuen Bidea enpresako Patricia Quintasek: “Onarpena eta bertaratzea onak izan dira, beraz, argi gelditu zaigu interesa badagoela. Sektoreko eragile guztien arteko lankidetza oso garrantzitsua dela uste dut. Teoriatik aurrera beste urrats bat eman behar dugu orain”.
Ekitaldiaren amaieran, www.bida-osoa.com web gune berria aurkeztu dute. Eskualdeko profesionalen, komertzioen eta enpresen arteko elkartze eta ekintza gune izan nahi du.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1838 irakurketak
- Castellano