Inauteriak 2015

fotoSantiagoko Deabruak Kultur Elkartea.- Ohar honen bitartez dei egiten diegu inauteri desberdin batean parte hartu nahi dutenei, barnetik parte hartuz ondo pasatzeko helburuarekin, gure konpartsaren oinarrizko bi ezaugarri kontuan hartuta:

  •   Parodia eta txantxa, karrozarekin batera.
  •  Dantza, zaleak direnentzat. Iaz bezala saiatuko gara atsegina izan dadin eta konplikazio handiegirik gabea.

Horrela bada, konpartsa honetan parte hartu nahi baduzu, datorren larunbatean, azaroak 22, arratsaldeko 17:00etan gure lokalean egingo dugun bilerara etortzera dei egiten dizugu. Bertan azalduko dizkizuegu datorren inauteriei begirako gorabehera guztiak.

Partu hartu nahi baduzu baina etorri ezina gertatzen bazaizu, jarri gurekin harremanetan 648 028 590 telefonora deituta edo gure posta elektronikoaren bitartez: santiagoko.deabruak@gmail.com eta guztiaren berri emango dizugu.

Lerro hauen bidez parte hartzera eta konpartsa honetako partaide izatera animatzen zaituztegu. Aurreko edizioetan bezala, dibertitzea eta ongi pasatzea izango da garrantzitsuena.

Zatozte.

Etiquetas: