Mugitu-k maleta-hamarrak jartzen ditu TAV-aren ustelkeria salatzeko

fotoMugitu Mugimendua.- Mugitu! Mugimendutik, AHTren aurkako desobedientzia zibilaren mugimendua, Abiadura Handiko Trena ustelkeriatik garatutako proiektu iluna dela ozen eta argi salatu nahi dugu. Milaka milioiren xahuketa eta lurren txikizioa izateaz gain, AHTa proiektu hondatzaile bezala ari da indartzen, zein, osasungintzan, hezkuntzan eta zerbitzu sozialen murrizketa sendoen testuinguruan geure poltsikoak hipotekatzen ari den harri pisutsua dugun. Baina ez bakarrik hori; behin baino gehiagotan esan dugun bezala, honelako azpiegitura lan handiak dituen ezaugarriak ikusirik, askok pastel politiko eta ekonomikoaren zatia lortzen dute. Maletaren irudiarekin, eraikuntza enpresa handien eta arduradun politiko batzuen elkar hartzea azaldu nahi izan dugu. Batzuk lan publikoetako sektorean kontratu xamurren eta negozio partikularren jabe egiten diren bitartean, besteak, kantitate ekonomiko handiak jasotzen dituzte trukean.

Estatu espainiarrean eraikuntzaren lobbya oso boteretsua da: munduko 11 eraikuntza enpresa handienetatik 7 espainiarrak dira; horrek administrazio ezberdinekiko presio izugarria eragin du eta adierazgarri dugu porlanaren munduko rankingean estatu espainiarra lehenengo postuetan aurkitzen dela: Europako lehenbizikoa autobia eta autopisten km-tan; munduko bigarrena AHT km kopuruan Txinaren atzetik; munduko bosgarrena porlan kontsumoan; munduko lehena biztanle bakoitzeko urtegi handietan …

Eraikuntza-enpresen burbuila lehertu ondoren, azpiegitura gehiago eta gehiago zein AHTren kilometro gehiago eta gehiago eginez, errezeta berbereko pagotxa mantendu nahi dute. Etekinak ateratzen ari diren beste batzuk, banketxeak ditugu. Bankak eraikuntza lanak finantzatzen ditu izugarrizko etekinak lortuz zorpetzeari esker eta erakunde publikoetan milioietako zuloak eraginez. AHTa eraikitzeko, Nafarroako ogasunak jada 300 milioi euro aurreratu izana eta maileguaren interesak bere gain hartu izana ( 45-60) milioi euro eskandalagarria da. AHTren lanak EAEn jarraitzeko, 1400 milioi euroko mailegua eman zion Espainiako gobernuari Europako Inbertsio Bankuak. Banketxe horretakon egungo lehendakari ordea, Sustapen Ministeritzako, lehendakari ordea izandako Magdalena Alvarez da. Ezagunak bihurtu diren honako hitzak esan zituena hain zuzen: “Espainia altzairuzko ariekin josiko dugu”.

Boterean dagoen klase politiko ustela “hirukote saindu” horren hirugarren hanka dugu: jakina da, AHTri lehentasun osoa emateak, ustelduta dagoen gehiengo klase politiko horren atzean dagoen arrazoia, pastelaren puska handi bat eramaten dutela da, garapenari zaletua dagoen klase politiko hau komisio ilegalak kobratzeaz aberasten delarik. Denok gogoratzen ditugu, Urralburu eta Aragoin kasuak. Euskadiko Kontu Tribunalak AHTko “Y”-ren lanen emateak faktore “subjektiboen” arabera egin direla ohartarazi zuen eta Barcenasen paperek, PP-ko buru garrantzitsuek dirua “gutunetan” kobratu dutela argi eta garbi erakusten dute, zein, eraikuntza enpresetatik jasotako dirua izango litzatekeen; FCC, Azvi, OHL, SACYR eta AHT eta beste azpiegituretan parte hartu duten enpresen bidez. Azken adibidea, duela astebete enpresari eta ADIFeko arduradun batzuen atxiloketa izan dugu, zeintzuek, bidegabeki erabili duten Madril eta Bartzelona arteko abiadura handiko trena eraikitzeko funtsa.

Gehiengo sozialak oinarrizko eskubideetan dituen murrizketak ekiditearekin batera, gure diruarekin AHTren “mafia” aberasten eta lurra txikitzen jarraitzea ekidin behar dugu. AHTren inposaketa desobeditu dezagun!

Argazki Galeria
Galería de Ekinklik Argazkiak

Informazio gehiago: http://mugitu.blogspot.com.es/2014/05/san-maletin-todo-por-la-pasta-todo...

Etiquetas: