Ondare kultural historikoari buruz mozioa aurkeztuko du Bilduk

Udal arautegi organikoaren 22. artikuluaren babespean, Irungo BILDU udal taldeak hurrengo mozioa aurkezten dio urriaren 29ko udalbatzari;

Irungo herriko ondasun kultural historikoa zabala eta anitza dela ezaguna da. Horren tratamendu egokia bermatzeko mekanismoak martxan jarri behar direla erakusten dute azken urteetan ondasun horrekin hartutako erabakiek. Zenbait herritarrek, elkartek eta talde politikoek gure kexua adierazi ditugu azken urte hauetan egindako obren ondorioz elementu arkitektoniko, kultural zein historikoen tratamendu edo birkokatzeekin hartutako erabakien aurrean. Proposamen berezituak egitera iritsita ere.

Kaleak izendatzeko batzordea ezagutzen dugu eta horrek eman dituen fruituak ikusita ondare historiko kulturalaz arduratuko den batzordea existitzea interesgarria litzakeela iruditzen zaigu.

Gaineratu beharra dago, eremu honetan jada lan bat aurreratuta dagoela. Ezagunak dira; Jose riofrioren 'Inventario del Patrimonio Rural de Irun', plan orokorrean C dokumentua “ Catálogo de Patrimonio Arquitectónico, Catalogo de Patrimonio Arqueológico”.

Guzti honengatik, gure herrian halako elementuekiko erakutsi den interesarengatik eta halakoak berriro gerta ez daitezen helburu izanda, Irungo udalbatzak honako erabakiak hartzen ditu:
  1.Eratu dadila ondare kulturalaz arduratuko den batzordea .Aholkularitzarako eta kontsensua bilatzeko xedea izango duena.
  2.Komisioak hurrengo funtzioak izango ditu:
     → Ondare kultural historikoa erregulatzeko arautegia sortzea.
     → Ondare kultural historikoaren zaintza bermatzea.
     → Ondare kultural historikoari dagokionean obren eraginez aldaketarik emango balira, kokaleku berriak aztertzea eta argudiatutako proposamenak egitea.

Etiquetas: