Hondarribia-Marlaxka Xake Klubaren taldeek etxean bi porrot, kanpoan garaipena

Asteburuan 2015eko zortzigarren jardunaldia jokatu zen lehian dirauten Marlaxka Xake Klubaren hiru taldeen parte hartzearekin eta hondarribitarrek taldeek bi porrot eta gaipen bat lortu zuten.

Preferenteko taldeak partidetan ikusitakoa ikusita, gehiegizko saria lortu zuen “Mundarro-Orereta A” taldearen aurka Errenterian, ½-3½ garaipena lortu baitzuen.

Kasino Zaharrean Lehenengo mailako taldeak “Idiazabal A” taldearen aurka ½-3½ porrot handia izan zuen eta Bigarren mailako taldeak permanetziako play offean 1½-2½ emaitza lortu zuen “Bergara Zaleak” taldearen aurka.

Preferente eta Lehenengo taldeek beren mailetako sailkapen tauletan erdialdean jarraitzen dute eta bigarren mailako iraute play offean lehen postuan jarraitzen dute.

Etiquetas: