Hileta zibilak egiteko instalazioa publikoak

Joan den azaroaren 17an, "Nicolas Guerendiain" irundar errepublikar elkarteak, udal-talde politiko guztiei aurkeztu zien mozio-proposamena, osoko bilkuran eztabaidatzeko.

Mota guztietako hiletak, batez ere zibilak, egiteko instalazioak eskatzen dizkiogu Udalari. Izan ere, egun, lokal pribatuak baino ez daude, erlijiosoak gehienak.

Osoko Bilkuran eztabaidatu ordez, bozeramaileen batzordean jorratu zen gaia. Udalak bertaratzeko gonbidapena luzatu zigun.

Bertan, gure elkarteko kideek eskariaren arrazoiak azaldu, eta eskualdean ikusten genituen beharrak azaldu zituzten.

Ondorengo pertsona hauek izan ziren batzordean: Alkate jauna, eta baita PSE, EAJ, BILDU, SÍ SE PUEDE IRUN, eta PP taldeen bozeramaileak ere. Denek deritzote ondo egindako proposamenari.

Orain zera aztertu behar du udalak: zein lokal laga dezakeen, eta horren erabilera esklusiboa izango den.

Lokala partekatu beharko balitz, hileta zibilek izango lukete lehentasuna.

Mozio-proposamena...

Etiquetas: