El Espazio bulegoko jarduerak abenduan

1.- SORTU ZEURE CV ETA KUDEA EZAZU POSTA ELEKTRONIKOAREN BIDEZ (iraupena: 3 ordu)
CV-rik ez baduzu edo paperean baduzu edo lana aurkitzeko fotokopiak erabiltzen badituzu, tailer hau garrantzitsua da zuretzat. Inprima daitekeen CV bat edukiko duzu eta zure posta elektronikoan gordeko duzu. Informatika apur bat jakin behar duzu, besterik gabe, eta posta elektronikoa eduki, eta Mi Lanbidenet gakoa erabiltzen jakin.

Datak: Abenduaren 11an.Ordutegia; 9.30etan El Espazion

2.- AHOLKULARITZA LANBIDE ORIENTAZIOAN ETA BOKAZIOAN (2 orduko iraupena)
Orientazio akademikoa eta profesionalari buruzko informazio eta kontsulta zerbitzua, gazteei zuzendua. Data: Abenduaren 14ean Ordutegia; 16:00etan El Espazion.

3.- LAN ELKARRIZKETA (iraupena: 3 ordu)
Lan elkarrizketa motak eta nola aurre egin haiei. Teknikak eta gomendioak. Datak: Abenduaren 14ean. Ordutegia; 09:30etan El Espazion.

4.- ENPRESAK SORTZEKO GOIZAK (iraupena: 2 ordu)
Negozio plan bat egiteko eman beharreko urratsei buruzko informazioa. Data: Abenduaren 15ean, Ordutegia 9:30etan El Espazion.

5.- EMAN EZAZU IZENA MERKATARITZA SEKTOREKO ENPRESETAN (iraupena: 3 ordu)
Uda hurbil dago eta merkataritza sektorea mugitu egiten da oporrak iristen direnean. Enplegua lortzeko aukerak handiagotzen dira. Sektore hau interesatzen bazaizu, tailer hau garrantzitsua da zuretzat. Enpresak bilatzen eta enplegu eskaerak bilatzen ikasiko dugu.

Data: Abenduaren 15ean, Ordutegia 9:30etan El Espazion

6.- ATZERRITAR GAIEI BURUZKO AHOLKULARITZA JURIDIKOA (iraupena: 2 ordu)
Espainian egoera administratiboa erregularizatzeko beharrezko diren izapideei buruzko informazioa: lan- eta egoiliar-baimenak, berritzeak, familia batzeak, naziotasuna, baliabideak.

Data: Abenduaren 16an Ordutegia;12:00tan El Espazion.

Emailea: Adiskidetuak elkartearen eskutik

7.- EMAN IZENA ENPLEGU ESKAINTZAK DITUZTEN ORRIALDEETAN (iraupena: 3 ordu)
Tailer honetan Interneten enplegu eskaintzak dituzten orrialdeak bilatzen ikasiko duzu eta alta emango duzu enpleguari buruzko hainbat orrialdetan. INFOJOB, INFOENPLEGUA, ABLE…. Datak: Abenduaren 17an, Ordutegia: 9:30etan, El Espazion

8- PRESTATU ZURE CURRICULUMA ETA AURKEZPEN GUTUNA (iraupena: 3 ordu).
Curriculum eta aurkezpen gutunen ereduak ezagutzeko tailerra.

Datak: Abenduaren 21ean, Ordutegia: 9:30etan, El Espazion.

10.- AUTONOMO GISA ALTA EMATEKO IZAPIDEAK (iraupena: 2 ordu)
Norberaren enpresa gisa (autonomoa) alta emateko jarraitu beharreko izapideei buruzko informazioa, bestelako forma juridiko, betebehar fiskal eta laboralekiko aldeak

Data: Abenduaren 29an . Ordutegia, 9:00tan, El Espazion.

Informazio gehiago: www.elespazio.com edo 943 633 160 telefonoan. Anaka 27, IRUN

Etiquetas: