Prekarietatearen aurkako bileteak

#1200eurotikGORA ekimenak prekarietatearen aurkako bileteak banatu ditu gaur eguerdian Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Ekimen hauen bidez, prekarietatea salatu eta soldata duinak exijitu nahi izan dituzte.

Horrekin batera, atzo, Athleticek Belgradeko Partizanen aurka jokatu behar zuen partida baliatuz, San Mameseko inguruetan ere 1200 eurotako bilete ugari banatu zituzten. Modu sinboliko honekin, herritarren gehiengoak pairatzen duen egoera zaila salatu nahi izan dute.

Etiquetas: