Bidegin gertatutakoaz azalpen argiak eman arte, Eneko Goia eta Markel Olano hautagaiak edota kargu publikoak izateko gaitasungabetuta daude

EH Bildu.- Bidegi kasuan kapitulu berri bat ezagutu dugu gaur eta idazti ari den historia honetako beste pasarteak bezala ez zaigu batere gustatzen. gaur goizean Aldundiak ezagutzera eman dituen datu berrien arabera, iragan legealdian AP-1eko Eskoriatza-Arlaban tartean 17,1 milioi euroko ustezko funtsen bidegabezko erabiltzea egon zen. Kereila berria, aurrez Aldundiak aurkeztutakoari batuko litzaioke eta hori Azpeitiako epaitegia egun ikertzen ari da 13,6 miloiko ustezko funtzen bidegabezko erabilpen eta dokumentuen faltsutzeagatik. Guztira, 30 milioitik gorako ustezko irregularitateez hitz egiten ari gara.

Egunez egun datu berriak ezagutzen ari gara eta planifikatuta eta kontzienteki egin den zerbaiten itxura gero eta argiagoa du. Zantzu penalak baieztatuko balira, Gipuzkoak korrupzio liga handien tamainako eskandalu politikoa izango luke. Halere, Bidegik orduan zituen arduradun politikoak, Markel Olano eta Eneko Goia, ixilik daude. Bitartean, Azpeitiako epaitegiak ikerketak egiten jarraitzen du eta, jada, hiru inputatu daude. Olano eta Goia ixilik jarraitzen dute, ezergertatuko ez balitz bezala, historia honetan zerikusirik izango ez balukete bezala. Gipuzkoa anomalia demokratiko baten aurrean dago. Gipuzkoako bi hautagai, bata Donostiako alkatetzarako eta bestea aldun nagusi izateko, zurrunbiloaren erdian daude. Baina aurpegia eman gabe eta ezkutuan.

EH Bilduk behin baino gehiagoetan eskatu diete azalpenak ematea eta jeltzaleen erantzuna ixiltasuna edo EH Bilduri gai honekin elektoralismoa egitea leporatu dio. Eta hemen praktika politikoan derrigor eduki behar dun etikaz ari gara hitz egiten, ez matonismo politikoaz, ez elektoralismoaz, ez beste edozer gauzaz. Zergatik daude ezkutuan eneko goia eta Markel Olano? Zeri diote beldur? Hori da gure galdera. Argi dagoena da, EAJren bi hautagai hauen jarrera iluna dela eta Gipuzkoako gizarteari iseka bat dela.

EH Bildun argi dugu Goia eta Olanok jarrera honekin jarraitzen badute, Bidegi kasuan azalpenik eman gabe, Gipuzkoan kargu puibliko izateko eta are gutxiago instituzioak ordezkatzeko gaitasungabetuta daudela. Ez dira hauteskundeetan ezta kudeaketa instituzionalean aritzeko egokiak. Markel Olano eta Eneko Goia beharrezko azalpenak ematera atera behar dute gizartearekiko konpromiso etiko argia baldin badute. Are gehiago, EAJ pauso bat aurrera eman beharko luke eta bere hautagaiei azalpen publikoak ematera derrigortu, gainontzean hautagaitzetatik kendu beharko lituzke.

Etiquetas: