1-X-2 Marlaxka Xake Klubaren taldeentzat

Asteburu hontan 2015eko bederatzigarren jardunaldia jokatu zen lehian dirauten Hondarribiko hiru taldeen parte hartzearekin, eta garaipen, porrot eta berdinketa bana lortu zuten Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteko taldeek.

Preferenteko taldeak etxean 3-1 mendean hartu zuen “Gros C” taldea. Lehenengo mailako taldeak Donostian “Gros F”  taldearen aurka 3-1 galdu zuen eta Zarautzen bigarren mailako taldeak “Iriondo Z.K.E. C” taldearen aurka 2-2-ko berdinketa lortu zuen.

Emaitza hauekin preferenteko taldeak goiko postuetara hurbiltzen da, lehenengo mailakoak beherantz egin arren, erdialdeko postuetan jarraitzen du eta mantentze Play offean bigarren mailako taldea lehenengo postua mantentzen du.

Etiquetas: