EH Bilduren Bidasoa eskualdeko mailako hauteskunde kanpaina ekitaldia

Abenduak 12, larunbata, Bidasoa eskualdeko mailako hauteskunde kanpaina ekitaldia egingo du EH Bilduk Marian Beitialarrangoitia, Kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuarekin. Goizeko 10.30etan Hondarribiko Benta zaharrean ekitalditxo egingo dute. Ondoren itsasontziz Hendaiako Kaneta portura joango da Marian, eta goizeko 11.00etan beste ekitaldi bat izango da bertan, eta amaitzeko hirugarren ekitaldia 11:30etan Irungo Santiago zubian izango da.

Ekitaldiak:
        - 10.30etan Hondarribiko Benta Zaharrean
        - 11.00etan Hendaiako Kaneta portuan
        - 11.30etan Santiago Zubian.

Etiquetas: