Irungo EH BILDU herri programa osatzeko 200 eragile ezberdinekin elkartuko da

argazkiaIrungo EH BILDU.-Irungo EH BILDU udal hauteskundeetareko herri programa osatzen murgilduta dago. Programa osatzeko lehen fasean eragile ezberdinekin (200 baino gehiago) bilera batzuk antolatu ditu. Bertan, eragile bakoitzak bere esperientzian oin arrituta programari bere ekarpenak egiteko aukera izango du. Arlo ezberdinetan 3 zita jarri ditu:

  • Gizarte politika: Hizkuntza, Hezkuntza, Kultura, Kirola eta Osasungintza arloak, otsailaren 18, asteazkena, arratsaldeko 7:30etan Oiasso museoko aretoan.
  • Gizarte politika: Politika feminista, Gazte politika, Hirugarren adina, Aniztasun funtzionala, Aniztasun sexuala eta jatorri zein kultura aniztasuna arloak, otsailaren 21, larunbata, goizeko 10:00etan Ospitale zaharreko aretoan.
  • Sozioekonomia: Jarduera ekonomikoa, Elikadura burujabetza edo subiranotasuna, Industria, Merkataritza, Turismoa, Tokiko garapena, Lurralde antolaketa, Energia, Ingurugiroa, Etxebizitza, Hondakinak eta Enplegua, otsailaren 21, larunbata, goizeko 10:00etan Amaia KZn.

Bilera presentzialaz gain beste bide batzuk ere aktibatu ditu ekarpenak jasotzeko:

  • WEB orriaren bitartez: www.ehbilduirun.eus orrian bitartez arloz arlo edo orokorrean ekarpenak egiteko aukera izango dute herritar guztiek.
  • EGOITZAN: Datozen egunetan Irungo EH BILDUk irekiko duen egoitzan zuzenean ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarrek.
  • POSTONTZIAK: Datozen egunetan Irunen barrena egun eta toki zehatzetan "ekarpenak jasotzeko postontziak" ezartzeko asmoa dute.


Parte hartzea oinarri duen prozesu honetatik jasotako ekarpenak landu eta erronka nagusiak definitu ostean hauek erabakitzeko herri batzar irekia burutuko dute martxoaren lehen hamabostaldian. Erronka nagusiak definitu ostean eta hauek ezagutarazteko zein ekarpen gehiago jasotzen jarraitzeko helburuarekin "buzoneoa" egingo dute martxoaren bigarren hamabostaldian.

Bestetik, datorren asteartean burutuko den batzarran maiatzerako zerrendaren hamar lehenak erabakiko dute eta otsailaren 22an 10 lagunez osatutako lan talde honen aurkezpena izango da.

Etiquetas: