Landetxa Auzo Elkarteak otsailean zehar antolatutako ekitaldiak

Otsailak 19, osteguna: Urteko Batzar Orokorra. 2014 urteko balantzea eta 2015eko ekimenen aurkezpena. Tartean, auzoaren inguruan azken 100 urteetan izandako garapena eta forntoiko estalkiaren proiektua azalduko dira.

Otsailak 22, Auzoko iñauteriak: dagoeneko 4.urtez jarraian, gure auzoan ospatuko ditugu iñauteriak. 10:45etan Elatzeta eskolan dantza erakustaldia eta 11:30tik aurrera ibilbidean barrena alaitasuna auzoan jarriko dituzte 4 konpartsek: Elatzeta eskolako konpartsa, Gazte Landetxa konpartsa, San Vicente Ikastetxeko konpartsa eta La Salle Ikastetxeko Konpartsa. Eta noski, bertaratzen diren guztiei ere mozorratzera animatzen diegu.

Otsailak 25, "Elkartasun eta Justizia. Por un mundo más justo" hitzaldien artean, Erletxeko kideekin batera, hitzaldi bat prestatu dugu. “Erletxea” laguntza eta babes sozialeko informazio buleggo alternatiboa da eta hitzaldi honen bidez, “Diru sarrerak bermatzeko errenta” (DSBR) eta Gizarte Larrialdietarako Laguntzei (GLL) buruz hitzegingo digute. Egoera ekonimiko zail honetan, ze aukera dauden ezagutzea garrantzitsua baita.

Liburutegia: Dagoeneko liburutegia martxan jarri dugu eta astearte eta ostegunetan irekita dago irakurleei arratsaldeko 17:00-19:00 bitartean. Nahiz eta lehen bazkide izan, berriz izena eman beharko dugu libururen bat etxera eraman nahi ezkero eta datu basea berriztatzeko.

Etiquetas: