Hondarribia-Marlaxka Xake Elkarteak seigarren jardunaldian emaitza onak izan ditu

Asteburu hontan seigarren jardunaldia jokatu zen Hondarribiako taldeen emaitza onekin, lau garaipen eta porrot bat lortu zituztelarik.

Beasainen gorengo mailako Hondarribiako taldeak Alfil Aren aurka 3-1eko garaipena lortu bazuen, Donostian, hirugarren mailako D taldeak, Gros J mendean hartu zuen 1½-2½.

Hondarribian etxeko hiru taldeek partida izan zuten. Lehenengo mailakoak 3-1eko garaipena lortu zuen Anaitasuna Kakute B Azkoitiarraren aurka; Bigarren taldeak, Billabona C taldearen aurkako garaipen borobila lortu zuen, 4-0 eta, azkenik, hirugarren mailako E taldeak, lidergoa banatzen duen Fortuna B-ran aurka 0-4ko porrota pairatu zen.

Emaitza hauekin Hondarribia-Marlaxka Xake taldeek beren sailkapenetako postua irmotu dituzte.

Etiquetas: