Hondarribiko EH Bildu aste hontan Puntal, Alde Zaharra eta Amuteko bizilagunekin bilduko da

Hondarribiko EH Bildu.- Hauteskunde kanpainan zehar Hondarribiko auzo desberdinetako bizilagunekin elkartzen gabiltza. Alde batetik, auzoetako arazo zehatzen inguruko informazio elkartrukaketa egiteko, eta gure aldetik, auzoetarako ditugun proposamenak aurkezteko.

Solasaldiak lau auzotan antolatu ditugu: Mendelun, Puntalean, Alde Zaharrean eta Amuten.

Lehenengo solasaldia joan den asteko asteartean izan genuen Mendeluko auzokideekin eta bikain joan zen, auzokideek beraien kezka eta zalantzak agertarazi zizkiguten eta solasaldia oso emankorra izan zen denontzat.

Hortaz, hurrengo solasaldien leku eta orduak iragartzen dizkizuegu:
  - PUNTALA: Maiatzak 19 asteartea, arratsaldeko 19:30etan, Marko Deunaren enparantzan.

  - ALDE ZAHARRA: Maiatzak 20 asteazkena, arratsaldeko 19:30etan, Bretxan (eliza eta gazteluaren arteko pasabidean).

  - AMUTE: Maiatzak 21 osteguna, arratsaldeko 19:30etan, lehen Arboleda zegoen lekuko plazan.

Etiquetas: