EL ESPAZIOko jarduerak urtarrilean

ENPLEGU BILA. CURRICULUMA ETA AURKEZPEN GUTUNA (iraupena: 3 ordu). Curriculum eta aurkezpen gutunen ereduak ezagutzeko tailerra.
Datak: zehaztuko dira parte-hartzaileen kopuruaren arabera. 09:30ean, El Espazion.

NAZIOARTEKO LAN MUGIKORTASUNA ( ITALIA, PORTUGAL ETA FRANTZIA)
Lanaren eta lanbidearen gaineko informazioa trukatzeko jardunaldia, bideokonferentziaz, aipatutako herrialdeetako aholkulari teknikoekin.
Data:urtarrilaren 27 eta 28an.
Laguntzaileak: ERROMAKO, GENOVAKO, OPORTOKO, LIMOGESEKO, NANTERREKO ETA BIDASOKO Cités de Métiers direlakoak.

INTERNET ETA LANA BILATZEA. POSTA ELEKTRONIKOA SORTZEA ETA ERABILTZEA
Lana bilatzeko posta elektroniko bat sortu edo erabili behar duten pertsonentzat. (iraupena: 3 ordu)
Datak: zehaztuko dira parte-hartzaileen kopuruaren arabera. El Espazion

ENPLEGUA BILATZEA INTERNETEN.  Lanbide.net eta beste web batzuk (iraupena: 3 ordu)
Lana bilatzeko Interneten dauden lan-poltsen eta eskura dauzkazun bitartekoen berri edukitzea.
Datak: zehaztuko dira parte-hartzaileen kopuruaren arabera. 09:30ean, El Espazion.

EMAN IZENA ENPLEGU ESKAINTZAK DITUZTEN ORRIALDEETAN (iraupena: 3 ordu)
Tailer honetan Interneten enplegu eskaintzak dituzten orrialdeak bilatzen ikasiko duzu eta alta emango duzu enpleguari buruzko hainbat orrialdetan. INFOJOB, INFOENPLEGUA, ABLE…
Datak: zehaztuko dira parte-hartzaileen kopuruaren arabera. 09:30ean, El Espazion.

ENPRESAK SORTZEKO GOIZAK (iraupena: 2 ordu)
Negozio plan bat egiteko eman beharreko urratsei buruzko informazioa.
Data: urtarrilak 27an, 9:00etan.

LAN ELKARRIZKETA (iraupena: 3 ordu)
Lan elkarrizketa motak eta nola aurre egin haiei. Teknikak eta gomendioak.
Datak: zehaztuko dira parte-hartzaileen kopuruaren arabera. 09:30ean, El Espazion.

ATZERRITAR GAIEI BURUZKO AHOLKULARITZA JURIDIKOA (iraupena: 2 ordu)
Espainian egoera administratiboa erregularizatzeko beharrezko diren izapideei buruzko informazioa:  lan- eta egoiliar-baimenak, berritzeak, familia batzeak, naziotasuna, baliabideak.
Data: urtarrilaren 28an, 12:00etan.
Emailea: Adiskidetuak elkartearen eskutik.

LAN AHOLKULARITZA LANGILEENTZAT ETA LANGABETUENTZAT
!JUBILAZIOA PRESTATZEN! (iraupena  2 ordu)
Tailer honetan interesatzen zaizkizun laneko gaiei buruzko informazioa emango dizute; noiz jubilatu ahal zara? jubilazio modlitateak eta
Data:Urtarrilak  29 , Ordutegia: 10:00etan
Emaileak: sindikatuak.

Informazio gehiago: www.elespazio.com edo 943 633 160 telefonoan; Anaka 27, IRUN

Etiquetas: