AHTren aurkako protesta bat ikusteagatik 33 lagunei 2,5 milloi lehengo pezeteko isuna ezarri diete

Mugitu Mugimendua.- 2013ko azaroan, AHTren aurka desobedientzia zibila aldarrikatzen duen Mugitu Mugimenduaren ekimenez,bi pertsona Iruñeko Foru Diputazioko balkoira kateatu ziren , tartalariekiko elkartasuna adieraziz eta AHT salatuz. Protestak 45 minutu inguru iraun zuen, Foruzaingoak giltzarrapoak indargabetze aldera balkoitik banderako mastak kentzeko erabili zuen denbora, alegia. Bitartean, kalean, 200 bat lagun aipaturiko protesta nola igarotzen zen ikustera bildu ziren. Pasa den 2014ko abuztuan, Nafarroako Gobernu Delegaritzak, 450 euroko isun administratibo igorri zien 33 laguni inguruko zirkulazioa oztopatu izana leporatuz. Gertakariak ikusirik, honako hau salatu nahi dugu:

1. Mugitu-k zabaldutako protestaren bideoan ikus daitekeen moduan, aipaturiko protesta nola igarotzen den ikusten dauden pertsonak espaloitik errepideraino mugiarazten dituenak Polizia Nazionala da.

2. Polizia Nazionalaren partetik, ez zen inongo identifikaziorik burutu gertakizunen lekuan. Ekintza ikusten zegoen jendearen identitatea kameren bitartez jakin izan zuten. Ez dugu ulertzen zer erizpideren arabera Gobernu Delegaritzak isuntzen dituen 33 pertsona horiek. Ematen du pertsona horiek modu interesatuan eta mendeku gosez hautatuak izan zirela politikoki eta ekonomikoki zigortzeko. Are gehiago, isundutako bat ez zegoen une horretan gertakarien lekuan.

 3.AHTren aurkako kritika inoiz baino nabarmenago den une honetan ba dirudi aurkariak isildu nahi dituztela epaiketa eta isunen bidez. Bestela, ez da ulertzerik nola arraio zigor daitekeen halako diru kopuru neurrigabez (osotara ia ia 2.5 milioi pezta ) 33 lagun protesta bat nola garatzen den ikuste hutsagatik.

4.Azken aste hauetan 2'8cm=450€X33. ekuazio misteriotsua ikusi izan da kartel, pegatina eta prentsa artikuluxketan. Honen bitartez azaldu nahi izan dugu 33 lagun horiek AHTren beren 2,8 cm. itzultzeko eskatzen dutela, horren baliokide bait da 450 €ko isuna. Bukatzeko esan, segituko dugula mobilizatzen tren zentzugabe, hondagarri, suntsitzaile eta antisozial hau gelditu arte.

Etiquetas: