Irungo EH Bilduk aldaketaren taldea aurkeztu du

Gaur eguerdian, San Migel auzoan burututako ekitaldi batean, Irungo EH Bilduk udal hauteskundeetarako zerrendaren lehenengo 10 pertsonak aurkeztu ditu.

Bertsoak eta azken lau urteetan egindako lanaren balorazioa eta gero, udal gobernua osatu naho dituzten pertsonen izenak argira eman dituzte:
 - Oinatz Mitxelena Munduate: 29 urte ostalaria eta azken lau urteetan Bildu udal taldeko bozeramaile.
 - Izaskun Sorondo Arzuaga: 43 urte, ELA sindikatuan hainbat ardura bete izan ditu 11 urtetan zehar.
 - Jokin Melida Beltran de Heredia: azken 4 urteetan zinegotzia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko gazteria arloko zuzendaria.
 - Silvestre Balerdi Rezola: 57 urte, autoeskolako zuzendaria eta irakaslea.
 - Bakarne Antzin Urroz: 55 urte, administratzailea.
 - Dani Berasategi Peña: 46 urte, Oiartzungo udaleko brigadako langilea.
 - Arantza Estivariz Lasa: 46 urte, ausolagun enpresako begiralea Dunboa ikastetxean.
 - Oskar Marcos Sagarzazu
 - Jose Cayetano Diez: 57 urte,irakaslea.

Aurkezpena eta gero Oinatz Mitxelenak (zerrendaburua) eta Xabier Olanok (Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako EH Bilduko hautagaia) hitza hartu dute.

Etiquetas: