Oinatz Mitxelena Munduate izango da Irungo EH Bilduren udal hauteskundeetarako zerrendaburua

Angula Berriak jakin ahal izan duenez, Irungo EH Bilduk igandean San Miguel auzoan burutuko den ekitaldian  publikoki egingo du datozen udal hauteskundeetarako Oinatz Mitxelena alkategaia aurkeztuko duela.

Oinatz ere, orain dela lau urte, Bilduren zerrendaburua izan zen eta  legegintzaldian zehar udaletxean Irungo Bildu udal taldearen bozeramailea da.

Irungo EH Bilduk Mitxelena eta zerrendaren hurrengo bederatziak igandean ekitaldi batean aurkezktuko ditu. Aurkezpena 12:30tan, San Migel auzoan dagoen Julian Sanchez plazan izango da. Bertan Irungo zerrendaburuak eta Xabier Olanok (Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako EH Bilduko hautagaiak) hartuko dute hitza.

13:15etan aperitifa egongo da eta 14:00tan bazkaria Anaka auzoko Mariño jatetxean. Bazkarirako txartelak 15 eurotan salgai daude Hazian.

Etiquetas: