EH Bildu: komertzioa eta ostalaritza

IMG_20150521_113709Atentzioa deitzen digu PSOE, PP edota PNV bezelako alderdiek, orain, kanpaina garaian, bertako komertzioak pairatzen duen egoera larriaren aurrean  adierazten duten kezka eta sentsibilitatea.
Are gehiago, kontutan hartzen badugu, hau ez dela orain sortu den arazo bat, baizik eta urteetan pairatzen ari diran egoera bat dela.

Denbora honetan zehar, komertzioek
Krisiaren ondorioz, salmenten erorketa larria ezagutu dute
PSOE eta PPk inposatutako erreforma laboralen ondorioz langileek jasan duten eros ahalmenaren erorketak, komertzioek kontsumoaren erorketa ezagutzea eragin dute
Madrilek inposatutako BEZaren igoera gogorrak jasan dituzte

Eta hainbat kasutan gainera, Irunen, udal gobernuak bultzatutako obra haundien ondorioak jasan behar izan dituzte.

Guzti honen ondorioz, fakturazioaren erorketa haundiak ezagutu dituzte eta okerragoa dena, 2008 eta 2013 urte bitartean, Irunen 240 denda baina gehiago itxi egin dira.

EH Bildun gauden pertsonak ez gera merkatariez hauteskundeetan bakarrik kezkatzen, legealdi osoan zehar ere egin dugu, nahiz eta oposizioan egoteagatik,  gure ahalmena oso mugatua izan.
Merkatariekin hitzegin dugu, komertzialekin eta baita merkatal sektorearekin erlazionatutako hainbat agenteekin.

Bizi duten egoera salatu dugu.

Eta merkatari elkarte batek bultzatu duen mozio baten aurkezpena ere ahalbidetu dugu.

Guk, ekintzetan sinisten dugu; ez hitzetan, eta ezta partxeo politiketan ere.

Guk Irungo bertako komertzioa bultzatu eta biziberrituko duen Plan Orokor bat nahi dugu. Irungo merkatari guztien partehartze zuzenaren bitartez gauzatuko den Plan Orokor bat eraiki nahi dugu.

Etiquetas: