Manifestazioa Iratxeren atxiloketa salatzeko

Gaur iluntzean Irunen, ehun lagun inguru atera dira kalera Iratxe Sorzabal irundarraren atxiloketa salatzeko. Eguraldi txarrari aurre eginez, zortziak pasata zirenean San Juan plazatik atera dira manifestariak eta Irungo erdialdea "Iratxe eta besteak askatu - errepresiorik ez" lemapean kurritu dute.

Iratxe gaur goizean Baigorrin  David Pla, Ramon Sagarzazu eta Pantxo Floresekin batera atxilotu dute, azken hau, atxiloketak egin dituzten etxearen jabea.

Espainiako Barne Ministerioaren arabera, Iratxe eta David E.T.A. erakunde armatuaren aparatu politikoko buruak dira eta 2011ko urrian E.T.A.k jardun armatua uzten zuela iragartzen zuen agiria irakurri zutela egozten diete.

Etiquetas: